Arkaitzerreka “porlanez suntsitu” dutela salatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak

  • “Zubietako erraustegiak bere kutsadura arazoak konpondu ez baina inguruko lurrak are gehiago izorratzen segitzen du: Arkaitzerrekan egunotan erreka bera eta bere inguruak ari dira suntsitu eta porlanez betetzen”. Hori salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak sare sozialetan, Arkaitzerreka errekastoaren hainbat irudi zabalduz. “Gipuzkoako herritar guztiek ikusi beharko lituzkete desastre horren irudiak”, mugimenduaren iritziz.


2025eko urriaren 21ean - 07:00
Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
 Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
 Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
 Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
 Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
httpErraustegiaren arazoek jarraitzen dute

Joan den astean, urriaren 11n, ke zutabe handia ikus zitekeen Zubietako erraustegitik gora. GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren arabera, “sute hasiera txiki bat izan zen Gipuzkoako Ingurumen Gunearen (GIG-1) lehen faseko tamaina handiko hondakinak birrintzeko hobian”. Lurraldeko mankomunitate batetik iritsitako “material sukoiaren deskarga” batean identifikatu du jatorria. Sutea berehala itzali zuten plantako langilek eta ez da kalte pertsonal edo materialik izan, GHK-k adierazi duenez.

https://x.com/AgurtzaneSola/status/1977017117145989143


Gipuzkoako erraustegia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.