Eraso arrazista Italiako etorkinen harrera zentro batean

  • Armak zeramatzaten bi italiarrek burutu dute erasoa Sulmonako Asp Casa Santa dell’Anunziata harrera zentroan. Zaurituak eragin dituzte.


2018ko ekainaren 14an - 12:35
Otsailean Maceratan (Italia) burututako eraso xenofoboa salatzeko manifestazioa (Argazkia: Yara Nardi / Reuters)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Asteazkenean gertatu da erasoa, gaueko 11:00ak aldera. Labanaz eta pistolaz armaturik, zentro barruan zeudenak mehatxatu dituzte. Nigeriar jatorriko pertsona bat ospitaleratu behar izan dute eragin dizkioten zauriak artatzeko. Dagoeneko eman diote alta.

“Pistola batekin etorri ziren eta zentroko kudeatzaile Alirekin hitz egitea eskatu zuten. Barrura sartu eta belauniko jartzeko agindu ziguten. Ez zen erraza izan  aginduei jaramonik ez egitea, pistolaz apuntatzen ziguten bitartean. hilko gintuzten beldur”, azaldu du zauritua izan den 23 urteko gambiar errefuxiatu batek.

“Ni hiltzea saihesteko, besoetatik heldu nion bati eta armak eskuetatik eroraraztea lortu nuen. Horren lagunak labana hartu eta saihetsaldean zauritu ninduen. Bagenuen erreakzionatzerik, biek bakarrik ezingo zuketeen hogeitazazpion kontra. Ez genuen egin, guztiontzako ondorio larriagoak ekidite aldera”, azaldu du zentroan zegoen pertsona batek.

Erasotuek Poliziari laguntza eskatu zioten, baina polizia-agenteak berandu heldu zirela adierazi dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude