"Gaur gure udal eta diputazioek ezkerrerago begiratzen dute”

  • Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia bere alderdikideez inguratuta agertu da jendaurrean udal eta foru hauteskundeen balorazioa egiteko. Eskerrak eman dizkie alderdi sozialistari botoa eman dioten herritar guztiei, “zuei esker modu eztabaidaezinean jarraitzen dugu izaten abertzalea ez den ezkerreko lehen alderdia Euskadin”, esan du.


2023ko maiatzaren 29an - 00:17

“Lortu dugu alderdi sozialistaren mezua iristea Euskadiko txoko guztietara, merezi duen indar eta arreta guztiarekin”, azaldu du Anduezak.  Emaitzen balorazio “oso positiboa” egin du PSE-EEko politikariak.

“Duela lau urte esan genuen emaitza haiekin herritarren konfiantza irabazi genuela. Gaur esan dezakegu pauso bat gehiago eman dugula eta konfiantza hori berretsia izan dela beste behin boto-kutxetan.  Eta esan dezakegu gaur Euskadi sozialistagoa dela, eta gure udalek eta gure diputazioek ezkerrerago begiratzen dutela”, aldarrikatu du txalo artean.

EAJren eta EH Bilduren artean “oso polarizatua” egon den kanpaina izan dela nabarmendu du Anduezak, eta hauteskundeak bi alderdi horien arteko lehia bat bezala aurkeztu nahi izan dutela, baina “emaitzek arrazoia kendu diete”.

EAJ eta PSEren arteko itunek EAJri kalte egin ote dioten galdetzean, idazkari nagusiak gaineratu du orain denak haien eksuetan daudela eta alderdi guztiekin hitz egin beharko dutela etorkizuna zein izango den erabakitzeko.

“Alderdi sozialista tokia aurkitu du garbi uzteko beste behin hau herri plurala dela, eta herritarrek aniztasun hori nahi dutela”.  PSE-EEk irabazi ohi duen eta irabazi duen hainbat udal esanguratsutako emaitzak azpimarratu ditu Anduezak, Ermua edo Portugalete kasu.

Gasteizen Maider Etxebarriak lorturiko emaitzak ere aipatu ditu –bigarren gelditu da sei eserlekurekin, EH Bilduren atzetik–. “Sozialistak inoiz baino erabakigarriagoak gara gure lurraren etorkizunerako”, esan du.

“Euskal sozialisten partetik, eskerrik asko eta gabon guztioi. Aurrera!”, oihu eginez amaitu du bere hitzartzea Anduezak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2023
Udal hauteskundeetan "iruzur saiakera zantzuak" salatu ditu Donostiako EH Bilduk

Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.


Analisia
Etsaien artean, lagunena

EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]


2023-06-18 | David Bou
Erreakzioa

Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]


Udal osaketen analisia
Turismotik babesteko aldaketa politikoa dator euskal kostalde osoan zehar

Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.


Eguneraketa berriak daude