Emakumezkoen lehenbiziko Futbol Liga Profesionala abian da Espainian

  • Lehenbiziko liga profesionalaren estatutuak astelehenean onartu ditu Kirol Kontseilu Gorenaren (CSD) zuzendaritza batzordeak. "Egun garrantzitsua da, ez soilik emakumezkoen futbolarentzat, baizik eta Espainiako emakumezkoen kirolarentzat oro har".


2022ko martxoaren 15ean - 10:21
Marta Carro (Valencia), Luis Rubiales (Federazioa), José Manuel Franco (CSD), Lola Romero (Atético) eta Sheila Elorza (Eibar) / CSD
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ON futbolarien sindikatuko ordezkari Tamara Ramosek ere "egun historikotzat" jo du astelehenekoa, "mirarizkoa ia". Haren hitzetan, liga profesionala sortzeko adostasuna lortze hutsa "titanikoa" izan da. Duela ia urtebete, 2021eko martxoaren 25ean, iragarri zuen Irene Lozanok –Kirolerako estatu Idazkaria zenak– CSDk emakumezkoen futbolaren profesionalizazioa bultzatuko zuela. Prozesua bizpahiru hilabetera hasi zen, eta gaur arte luzatu da. Izatez, Liga Profesionala datorren denboraldian jarriko da indarrean, txapelketa zuzenduko duen erakundeko presidentea eta zuzendaritza-batzordea hautatu ostean.

Ildo berean mintzatu da Sheila Elorza, Eibar taldeko kapitaina: "Egun historikoa da. Denbora asko daramagu hau bezalako zerbait lortzeko ahaleginean, eta lortu dugu azkenean. Gustatuko litzaidake baliogarria izatea beste kirol minoritario batzuek gure bidea jarraitzeko". Eibarreko jokalariaz gain, akordioa aurkezteko ekitaldian izan ziren, besteak beste, Athleticeko Garazi Murua eta Ainhoa Vicente Moraza; Realeko Maddi Torre; eta Alaveseko Miriam Diéguez, Alba Aznar eta Mery Ortiz.

Kluben ordezkari moduan Lola Romerok hitz egin du bilera ostean, Madrilgo Atlético taldeko zuzendariak. Prentsaurrekoan erreferentzia egin dio Oiartzungo presidente izandako Koldo Fernandezi: "Bi gauza irakatsi dizkit: gizonezkoek ere borroka egiten dutela emakumezkoen futbolaren alde; eta posible dela umore onez, errespetuz eta koordinatuta lan egitea".

Txapelketa zuzenduko duen erakunde berriari dagokionez, bi hautagai-zerrenda eman dira ezagutzera oraingoz. "Unidas por el fútbol" da horietako bat, hamabost urtean Athleticen jokatu duen Ainhoa Tirapuk eta marketinaren sektorean ibilbide luzea egina duen Dolores Martellik aurkeztua.

Bigarren hautagaitzak Maria Teixedo –Bartzelona taldeko zuzendaritzako kide ohia– aurkeztu du preseidente kargurako, eta presidente-ordea Reyes Bellver izango litzateke, kirolean espezializatutako abokatu eta Leadership Woman Football plataformako presidentea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
2025eko abenduaren 4
José Luis Mendilibar. Futbola eta gero, Zaldibar
"Mundu honetan ez dakizu lau hilabetean entrenatu gabe egoten"

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

2025eko azaroaren 19
51.396

Eguneraketa berriak daude