Emakume futbolariek greba egingo dute, hitzarmen kolektiboaren alde

  • "Neurri gogorragoak hartzera beharturik geunden; negoziatzearekin soilik ez da nahikoa izan", azaldu du Athletic-eko jokalari eta futbolarien bozeramaile Ainhoa Tirapuk, Kluben Elkartearekin izandako hamaika bilerek fruiturik eman ez dutela-eta. "Marra gorri batzuk leundu ditugu; jada ezin dugu besoak gurutzaturik egon eta gure eskubideengatik ez borrokatu".


2019ko urriaren 23an - 09:43
Espainiako Futbolarien Elkarteak asteartean egin du batzarra; %93k egin du grebaren alde.

Futbolarien Elkarteak (AFE), sindikatu nagusiak, batzarra egin du asteartean. Espainiako lehen mailako 16 klubetako 188 jokalarik hartu dute parte, eta haietako %93k bozkatu du grebaren alde. Greba noiz hasiko duten ez dute zehaztu oraindik; asteburu honetan ez behintzat, legeak markatzen dituen epeak direla-eta.

Denbora zen futbolarien sindikatuak balizko greba bati buruz hizketan ari zirela, negoziazioak blokeaturik daudelako hitzarmen kolektiboari dagozkion hainbat punturen kasuan, bereziki partzialtsaun klausularen kasuan. Hura da oztopo nagusia. Sindikatuek eskatu dute lanaldi erdia duten jokalariek urtean 12.000 euroko gutxieneko soldata izatea, alegia, akordioak zehaztu lezakeen 16.000 euroko gutxieneko soldataren –lanaldi osoko kontratua duten jokalarien kasuan– %75. Kluben Elkarteak, ordea, ehuneko hori %50era jaitsi du, eta horrek eragingo luke futbolarien soldata 8.000 eurotan uztea.

Gutxieneko soldata 16.000 eurokoa izan daitekeela esan dugu, hura delako patronalak eskatzen duena. AFE sindikatuak 20.000 eurokoa izatea nahi du, baina litekeena da zifra jaisteko prest agertzea, halaxe agertu baita, esaterako, negoziazio mahaiko beste sindikatu bat, Futbolistas On.

"Ez da soilik diru kontua"

"Lanaldi osoko futbolariak gara gu", adierazi du Tirapuk. "Afaltzera goazenean, bidaiatzen dugunean, klubak antolatutako ekitaldietara goazenean... Batzuek urte asko daramate jokatzen, eta apenas duten kotizatu. Ez da soilik diru kontua. Eta, halere, %75eko partzialtasuna onartzen dugu, horrek adostasuna lortzeko balio badu. Baina ez da posible izan".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
Lesio larriak, talde kriminala izatea eta gorrotozko delituengatik ikertzen dituzte Indar Gorriko kideak

Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.


Indar Gorriko 61 kide atxilotu dituzte Iruñean

Espainiako Polizia Iruñean, Sevilla eta Madrilen egiten ari den operazio baten barnean atxilotu dituzte. Iazko urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik egondako istiluak ikertzen ari dira.


Emakume bat larri dago ZIUn, Ertzaintzak Donostian foam jaurtigai batekin jo ostean

Emakumea Donostia ospitalean ingresaturik dago, foam jaurtigaiak buruan jo eta odol isuria eragin ostean. Realaren eta Paris Saint Germainen arteko futbol partiduaren aurretik polizia agenteek egindako kargetan zauritu dute. Ertzaintzak barne ikerketa zabaldu duela jakinarazi... [+]


Bultzadak Aitor Zabaleta harmaila itxiko du hurrengo partidan, errepresioa salatzeko

Bultzada Realaren jarraitzaile taldeak jakinarazi duenez, ez da joango ostiraleko Vila-realen kontrako partidara, eta Aitor Zabaleta harmaila itxita mantenduko du, jasaten ari den “errepresioa” salatzeko.


2024-01-25 | Xabier Rodríguez
Afrikako Kopa, kontinente baten ispilu

Afrikan futbola grinaz bizi dela esatea ez da nobedadea. Tangerretik Lurmutur Hirira eta Dakarretik Mogadisciora, kontinentea osatzen duten 54 herrialdeak eta zientoka hizkuntzak aniztasun kultural paregabe baten isla dira. Aniztasun horretan baloia da afrikar guztiak elkartzen... [+]


Eguneraketa berriak daude