Egindako inbertsioa itzuli beharko dio Triodos Bank-ek emakume bati, epaileak aginduta

  • Iruñeko Lehen Instantziako 1. epaitegiak arrazoi eman dio Triodos Bank-eko bezero bati, eta finantza entitatea behartu du hark bankuaren akzio gordailuetan (CDA, gaztelaniaz) inbertitutako dirua itzultzera, guztira 45.070 euro.


2022ko irailaren 2an - 16:20
Argazkia: Triodos Argazkia: Triodos
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Triodosen aurkako eskaera bideratu duen emakumezkoak birritan erosi zituen akzio konplexu horiek, 2019an eta 2020an, eta epailearen aburuz, bankuak ez zion behar beste informazio eman. Epaiak dioenez, bankuak horrela egin behar zuen, produktu mota hau oso konplexua delako eta herritarrek ez dutelako horren berri.

Epailearen ustez, bankuak produktu seguru gisa saltzen zituen akzio horiek, baina ez zen horrela. Produktua bankuaren barne merkatuan salerosten zen, eta porrota etorri zen une batean erosleek beren akzio horiek diru bihurtu nahi izan zituztelako, baina ez zegoelako akzio horien eroslerik.

Orain Triodosek emakumeari inbertitutako dirua itzuli beharko dio, interesekin, eta prozedura judizialean sortutako gastuak ere bai. Epaia ez da oraindik irmoa eta Triodosek helegita jarriko dio, baina aurrekari arriskutsua da bankuarentzat, Espainiako Estatuan 14.000 bat bezero kasu berean direlako. Triodos ezaguna da herritarren artean batez ere banku etikoaren eremuan aritzen delako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Finantza erakundeak
Eguneraketa berriak daude