Elkarrizketa eta harenga nekez etortzen dira bat

  • Asiako herrialde gehien-gehienak bertan izateak oso izaera eta giro berezia ematen diolako, eta hedabide-estaldura ere halakoa duelako, aparteko sona lortu du hogei urteren buruan IISS-International Institute for Strategic Studies britainiarrak Singapurren antolatzen duen Asia Security Summit-ak.


2025eko ekainaren 03an - 09:45
MOHD RASFAN
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Elkarrizketarako sortua dela dio ofizialtzat har dezakegun izenburuak: Shangri-La Dialogue.

Urtero udaberri-hondarrean Singapurren mintzaleku duen hotelaren izenak ematen dion kutsu esoteriko samar horrek lagunduta edo, baina Asiako herrialde gehien-gehienak bertan izateak oso izaera eta giro berezia ematen diolako, eta hedabide-estaldura ere halakoa duelako, aparteko sona lortu du hogei urteren buruan IISS-International Institute for Strategic Studies britainiarrak antolatzen duen Asia Security Summit-ak. Eta garrantzi mailan azpiratuta utzi ditu aurrekari lituzkeen Halifax International Security Forum (Washington, AEB) edo Munich Security Conference-a (Alemania).

Egiari zor, monologoak ilaran jarriz elkarrizketa egiten ez bada ere, uniformedun eta kidekoen arteko solas-asmo horretarako eratu diren ekitaldien artean bere helburu teorikora gehien hurbiltzen dena izateak ere izango du zerikusia Shangri-Laren arrakastan.

Aurtengora arte. Aieru makurrekin abiatu zen Trump 2.0 aldiko lehen topaketa. Hastear zenean, Pekinek iragarri zuen Dong Jun Defentsa ministroa ez zela aurtengo ekitaldian izango. Ez zen itxura-kontu hutsa: Shangri-La bilkuraren enbor bilakatu da munduko bi potentzia nagusietako Defentsa arduradunen arteko zuzeneko solasa. Iaz denek ebatzi zuten Dong beraren eta Lloyd Austin, AEBetako Defentsa idazkariaren arteko aurrez aurrekoa eredugarria zela. Eta lasaigarria, 2023an elkarri bostekoa ematera besterik ez baitziren iritsi Austin eta Li Shangfu, Dongen aurrekoa. Aurten, halakorik ere ez.

Ekitaldia hasi eta Peter Hegseth-ek, Trumpen Defentsa idazkariak, bilduen aurrean hitzaldia egin zuenean, nahiko argi geratu zen zeri aurrea hartua zion Dongek: balizko solaskideak ez zekarren elkarrizketa asmorik. Ez horixe. Harenga-generotik hurbilagoko zerbait izan zen Hegsethena, bertan zirenei deiadar eginez, aurre egin ziezaiotela berehala gainean izango omen duten mehatxu txinatarrari. Haietako askok Txinarekin era guztietako hartu-emanak (baita militarrak ere) badituztela gogoan izan gabe, antza.

Berez, bazirudien aspaldi gabe Fox News-en zituen bere entzuleentzat ari zela, Shangri-Lan zeudenentzat baino gehiago. ASEAN (Hego-Ekialdeko Asiako Nazioen Elkartea) zer zen ez zekienak erraztasun gehiegitxo eskaini zizkien bertan ziren enegarren mailako ordezkari txinatarrei.

Protagonista nagusiak izan behar zutenek utzitako hutsunea betetzeko aukera zuen aurtengo gonbidatu nagusia zen Macronek, Frantziako presidenteak, baina inor gutxik hartu du aintzat haren hitzaldi moldaerraza. Elkarrizketarako, prestasuna ez ezik zeresana ere eduki behar baita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Asia
2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


2025-07-30 | Axier Lopez
Ahidura

109 elkartek adierazi berri dute, tartean Munduko Osasun Erakundeak edo Mugarik Gabeko Medikuek, Gazan gosete masiboa sufritzen ari direla, Israelgo Gobernuak hala erabakita. Bi milioi lagunen kontra gosea arma gisa erabiltzen ari dira, etekin politikoak lortu asmoz. 2025ean,... [+]


2025-07-30 | Lucas Vallecillos
Hiroshima eta Nagasaki, zortzi hamarkada geroago

Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Israel Gazan “inoiz ikusi ez den sufrimendua” eragiten ari dela salatu dute Mendebaldeko 28 estatuk, baina neurririk iragarri gabe

"Oinarrizko premiak bilatzen dituzten bitartean zibilak, haurrak barne, anker hiltzea" salatu dute. Gazan hamabost pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta AFP albiste agentziako kazetariek ohartarazi dute euren lankideak gosez hiltzen ari direla zerrendan,... [+]


Eguneraketa berriak daude