PKK-k iragarri du gerrillariak Turkiatik ateratzen ari dela

  • Bake prozesuan urratsak emateko mugimendua dela baieztatu du erakunde kurduak, eta Turkian presentzia izateak “gatazkak” eragin zitzakeela argudiatu dute. Turkiak ontzat hartu du erabakia, baina prozesua “behatzeko” garrantzia nabarmendu du.


2025eko urriaren 27an - 13:02
Azken eguneraketa: 15:45
@Vigil4Ocalan
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu


Kurdistango Langileen Alderdiak (PKK) igande honetan iragarri du "indar guztiak" erretiratuko dituela Turkiatik, abian duten bake prozesuan urratsak emateko. Hain zuzen, maiatzean borroka armatua utziko zutela iragarri zutenetik Turkiako Gobernuarekin negoziatzen ari dira.

Gerrilla kurduak azaldu du Turkiako mugen barruan gerrillariak izateak “gatazkak” eragin zitzakeela. PKK-ko indarrek Irak iparraldera egin dute atzera, "talkak eta probokazioak izateko arriskua" saihesteko, erakunde kurduak jakinarazi duenez. Halaber, mugako eremu horretan borrokarik ez gertatzeko neurriak hartu dituztela adierazi dute. 25 gerrillarik Turkia eta Irak arteko muga menditsua igaro ostean eman dute albistea PKK-ko buruzagiek.

Turkiak ontzat hartu ditu mugimenduak. Gobernuaren lehen erantzuna Omer Çelikek eman du, agintean den AKP Justizia eta Garapenaren Alderdiko bozeramaileak. Esan du urrats egokia dela, “terrorismorik gabeko Turkia eraikitzeko prozesuaren beste emaitza on bat”. Baina ez da guztiz fio, eta azpimarratu du ezinbestekoa dela PKK-k uztailean abiatutako armagabetze prozesua “behatzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
Eguneraketa berriak daude