Elkarretaratzea egingo da Donostian igandeko sexu erasoa gaitzesteko

  • Donostiako Udalak deitu du asteartean eguerdiko 12:00etan Alderdi Ederren egingo den kontzentraziora.


2018ko irailaren 4an - 09:02
Donostian aste nagusian egindako elkarretaratzea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Igande goizaldean gertatutako bortxaketaren harira, astelehenean adierazpen instituzionala egin du Udalak eta biktimari zein familiari babesa erakustearekin batera, adierazi du “erabateko irmotasunez gaitzesten” duela hirian jasandako erasoa.

Zenbait iturrik jakitera eman duenez, konortea erdi galduta eta parte bat biluzik zuela hondartzan etzanda aurkitu zuen Ertzaintzak 30 urteko emakumea. Ospitalera eraman zuten eta medikuak azterketa egin ondoren, biktimak salaketa jarri zuen Antigua auzoko komisaldegian. Ertzaintza erasoa ikertzen ari da eta momentuz ez dago atxiloturik.

Sexu-abusua Zarautzen

Larunbatean, emakumezko batek Zarautzen sexu-abusuak pairatzeagatik salaketa jarri zuen. Segurtasun-iturriek adierazi dutenez, gertatutakoa argitzeko ikerketa abian da baina momentuz ez dago atxiloturik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!