Elikadura Burujabetzaren Astea, EHUko hiru campusetan

  • Elikadura Burujabetzaren Astea egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko hiru campusetan, Bizilur, EHNE Bizkaia, Etxalde eta EHUk berak antolatuta. Izatez, hiru aste iraungo du ekimenak, campus bakoitzean bana. Nekazari Borrokaren Nazioarteko Egunari (apirilak 17) segida emateko asmoz prestatu dituzte jardunaldiok.


2016ko apirilaren 19an - 16:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Elikadura Burujabetzaren Astea Arabako campusera joango da lehenik, apirilaren 20 eta 21ean. Hortik aurrera, eta maiatzaren 5era arte, hainbat ekitaldi  izango dira hiru lurraldeetan: hitzaldiak, erakusketak, zine emanaldiak… Besteak beste, Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian dokumentala emango dute hiru campusetan. Bizkaikoan eta Gipuzkoakoan, gainera, merkatu agroekologiko, sozial eta eraldatzaileak egingo dituzte.

Horrez gain, aztertu egingo dute elikadura burujabetzaren alorrean zer nolako eragina izan dezakeen TTIPek, Europar Batasuna eta AEBak negoziatzen ari diren merkataritza askeko akordioak.

Hemen egitarau osoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2025-07-28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Eguneraketa berriak daude