Elikadura burujabetzaz eta kontsumo arduratsuaz ariko dira Udako Ikastaroetan

  • Elikadura burujabetza eta kontsumo arduratsuak txikitatik landu beharreko jakintzak direla iritzita, gaian sakontzeko bi eguneko jardunaldiak antolatu dituzte EHUko Udako Ikastaroetan. Ekainaren 25ean eta 26ean izango dira.


2018ko maiatzaren 25ean - 11:57
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EAThink proiektuak haur eta nerabeekin, ikastetxean, gaur egun elikadura ereduaren interdependentzia globalak eta elikadura eredu jasangarriak lantzea du helburu, bereziki meotodologia parte-hartzaileak eta arazoen ebazpenean oinarritutako estrategiak erabiltzen ditu. Bide horretan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleekin partekatu nahi dute egitasmoa, beste elkarte eta entitate batzuk eskolan landuz.

Elikaduraren eta hezkuntzaren arloko profesionalei zuzendutako ikastaroa da, nahiz eta edonork har dezakeen parte. Helburu nagusia ikasgeletan gaia behar bezala jorratzeko erreminta egokiak ematea da. Ikas-unitateak, lantegi tematikoak eta eskola-baratzeak, esaterako.

Hemen duzue matrikula egiteko aukera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2025eko uztailaren 28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!