Elikadura burujabetza eta kontsumo arduratsuak txikitatik landu beharreko jakintzak direla iritzita, gaian sakontzeko bi eguneko jardunaldiak antolatu dituzte EHUko Udako Ikastaroetan. Ekainaren 25ean eta 26ean izango dira.
EAThink proiektuak haur eta nerabeekin, ikastetxean, gaur egun elikadura ereduaren interdependentzia globalak eta elikadura eredu jasangarriak lantzea du helburu, bereziki meotodologia parte-hartzaileak eta arazoen ebazpenean oinarritutako estrategiak erabiltzen ditu. Bide horretan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleekin partekatu nahi dute egitasmoa, beste elkarte eta entitate batzuk eskolan landuz.
Elikaduraren eta hezkuntzaren arloko profesionalei zuzendutako ikastaroa da, nahiz eta edonork har dezakeen parte. Helburu nagusia ikasgeletan gaia behar bezala jorratzeko erreminta egokiak ematea da. Ikas-unitateak, lantegi tematikoak eta eskola-baratzeak, esaterako.
Hemen duzue matrikula egiteko aukera.