Ekuadorreko istiluetan atxiloturiko herritarrak askatzeko eskatu du Nazionalitate Indigenen Konfederazioak

  • Kaleetan borroka eginez 883. dekretua indargabetzea lortu zutenei eskerrak eman nahi die Konfederazioak. Ekuadorreko Gobernua, bestalde, "benetako elkarrizketa bat" izatera gonbidatu du.


2019ko urriaren 15ean - 22:40
Irudia: CONAIE
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nazionalitate Indigenen Ekuadorreko Konfederazioko (CONAIE) presidente Jaime Vargasek Ekuadorreko Defentsa sailburuaren dimisioa eskatu du. Horrekin batera, konstituzioa aplikatzeko eta herri indigenen eskubideak errespetatzeko deia egin die agintariei.

Herritarrek 883. dekretua indargabetzea lortu zuten, eta CONAIEko presidenteak ekuatoriarren ahaleginak eta borroka eskertu ditu. Iskanbilek eta erasoek zortzi hildako eta 2.000 zauritu baino gehiago utzi zituzten. Horrez gain, 1.192 pertsona atxilotu zituzten eta horietatik 286ri hainbat kargu egozten dizkiete. Egoera horren aurrean, preso daudenak askatzeko exijitu du Konfederazioak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri indigenak
Eguneraketa berriak daude