Martxotik hasi eta iraila bitartean Gipuzkoako Ehiztarien Federazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko tira-bira lotsagarria irakurri eta entzun dugu prentsan. Ohituta gaude baserritar eta abeltzainen interesak aitzakia hartuta lehen sektoreko enpresa eta bestelako lobbyak Aldundia nola estutzen duten ikusten; eta beste behin, joko zikina nola baliatzen duten agerian gelditu da.
Kasu honetan ehiztarien federazioak dira demagogia hutsean oinarrituta aritu direnak euren jarduera mugatzen duten baldintzak saihesteko. Martxoan hasi zuten Aldundiarekiko gatazka, estrategia modura ehiza larria egiteari utzita. Jakin badakite orkatzek, eta bereziki basurdeek, kalteak eragiten dituztela soro-zelaietan, eta hori xantaia modura baliatuz, Aldundiak urtero argitaratzen duen ehiza-agindua baldintzatu dute euren kalterako ziren neurriak ez hartzera behartuz. Deigarria izan da, bestalde, akordioa itxi eta berehala Gipuzkoako ehiza federazioek ateratako oharra Imanol Lasa Zeberio Aldundiko Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Diputatua zorionduz euren eskaerei entzuten jakin duelako. Argi utzi dute Aldundiak arlo honetan duen jokabidea.
Baina, akordio horrek ehiztariak baino ez ditu poztu, hain izan da lotsagarria akordioa eta ehiztarien aldebakarreko greba osoa. EHNE eta ENBA sindikatuek argi erakutsi dute euren ezinegona ez Aldundiak ez dituelako auzi honetan kontuan hartu. Modu lotsagarriak erabiliak izan dira, eta salatu dutenez, akordioan euren interesekoak ez diren edota euren interesen kontrakoak diren baldintzak adostu dituzte ehiztariek eta Aldundiak.
Deigarria izan da, akordioa itxi eta berehala Gipuzkoako ehiza federazioek ateratako oharra Imanol Lasa Zeberio Aldundiko Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Diputatua zorionduz euren eskaerei entzuten jakin duelako. Argi utzi dute Aldundiak arlo honetan duen jokabidea
Naturkonen hau guztia urrutitik jarraitu du, Aldundiak ez gaitulako kontuan hartu ere egin auzi honetan. Hainbatetan salatu dugun bezala, gure iritziz, lotsagarria da ehizaren kudeaketa Gipuzkoan. Ikerketa zientifikoan eta bioaniztasunaren azterketan oinarritutako ezagutzak albo batera utzita, Aldundiak ehiza-araudia ehiztarien interesen salerosketa gauzatzen den merkatua bailitzan kudeatzen du. Haien nahiak lehenesten ditu gizartearen eta ehiza larriak kaltetutako lurjabeen gainetik. Lotsagarria eta salagarria da egoera. Gure gizartean ehizaren jardueran inoiz baino ozenago salatzen duen garaian, bioaniztasunaren galera, eta oro har, krisi ekologiko globala kalean manifestazioetan salatzen den garaian, Aldundiak ehiza-araudia federazioekin negoziatzen du haien interesak gizarte osoarenak direlakoan.
Ehizaren kudeaketa ezin da ehiztarien interesen menpekoa izan; besteak beste, Gipuzkoako ehiztarien federazioek zientzialari eta ikerlarien lana ez ezik, gizartearen eskakizunak erabat arbuiatzen dituztelako (Uliako kasuak erakusten duen bezala). Ondorioz, eta nekazal sindikatuek egin bezala, Aldundiari eskatzen diogu ehiza larriaren zein xehearen kudeaketan kontuan har ditzala ehizaren kontseiluan parte hartzen duten eragile guztiak.
Izan ere, txosten teknikoak eta ikerketa zientifikoak ardatz hartuta, ehiza-kontseiluko adituen artean eztabaidatu beharko litzateke ehiza-agindua, ez parte interesatuen eta politikarien arteko ezkutuko bileretan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]