EH Bilduk jakinarazi du Eusko Jaurlaritza ez dela ari iaz baino diru gehiago inbertitzen osasunean eta hezkuntzan

  • EH Bilduk azaroaren 4an egin duen prentsaurrekoan jakitera eman du, COVID-19aren pandemia garaian Eusko Jaurlaritza ez dela iaz baino diru gehiago bideratzen ari Osasun eta Hezkuntza sailetara. Nerea Kortajarena legebiltzarkidearen arabera, egiten diren adierazpen publikoak ez datoz bat aurrekontuen zenbakiekin.

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EHBildu

2020ko azaroaren 05an - 10:03

Nerea Kortajarena legebiltzarkideak emandako datuen arabera, Osasun Sailak 2.792 milioi euro erabili ditu aurten irailaren 30era arte, esperotako aurrekontuaren %70,6. 2019an, garai berean, 2.934 miloi gastatu ziren, aurrekontuaren %74,2. "Pandemia bat bizitzen ari gara eta Osasun Sailak 142 milioi gutxiago gastatu ditu", azpimarratu du. Hezkuntza saila ere, koronabirusaren gaitzak kolpatu duen alorretako bat izan da, eta egoera berrietara moldatu behar izan da. Iaz Hezkuntza Sailak 2.116 milioi gastatu zituen irailaren 30ean, aurrekontuaren %74,1. Aurten 63 milioi gehiago gastatu ditu, 2.179raino, baina aurrekontuaren ia ehuneko bera da, %74,2.

EH Bilduk salatu duenez, "COVID-19a kolpe gogorra eta gainkarga izan da jada ahulduta zegoen Osakidetzarentzat, baina aurrekontu berarekin eta nahikoak ez diren bitartekoekin egin behar zaio aurre". Eta bere ustez gainera, "langileak nekatuta eta haserre daude, eta baldintza horietan normala da Osakidetzaren egoera geroz eta prekarioagoa izatea". 

Legebiltzarkideak ziurtatu duenez. Osasun sailean, EH Bildu alderdiak koronabirusak duen garrantzia lehenetsita egin beharko zela uste duen arren, bestelako gaixotasunak pairatzen dituzten pazienteak ere sendatu behar direla adierazi dute, eta horretarako, beharrezko baliadibeak jarri. "Gaixotasun honekin zerikusirik ez duten guztiak bete gabe geratzen dira: kontsultak eta operazioak atzeratzen dira, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen jarraipena ez da behar bezala egiten", adierazi dute. 

Alderdi independentistak gogorarazi duenez, "Espainiako Gobernuak COVID funts bat onartu zuen, eta EAEri 328 milioi euroko finantzaketa aitortu zion lehen zatian, eta 87 milioikoa hirugarrenean. Lehenengoaren helburua osasun gastuei aurre egitea da, eta hirugarrenarena hezkuntza gastuei" aurre egitea. Horren aurrean, Kortajarenak honako galdera hau egin du: "Zein da, beraz, Eusko Jaurlaritzaren ahalegina pandemia honi aurre egiteko? Nola liteke egoera honetan osasun eta hezkuntza sailak aurrekontu berarekin funtzionatzea? ".

EH Bilduk Iñigo Urkulluren Gobernua salatu du, eta aurrekontuekin eta jasotako diruarekin zer egin duen argitzeko eskatu. Alderdiak, ez du ulertzen zeri itxaroten dagoen Jaurlaritza, bien bitartean, herritarrak, autonomoak, ostalariak, merkatariak eta familiak bigarren olatu hau etengabe jasaten ari diren bitartean. Esfortzu ekonomikoa eskatu dio lehendakariari. 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude