EH Bai koaliziorik ez da izanen 2014ko Europako bozetan

  • Ohiko biltzar nagusian Abertzaleen Batasuna alderdiak erabaki du 2014ko Europako bozetan EH Bai koalizioan ez aurkeztea. Sorturekin eta EArekin bat egin du ABk hortaz, eta hauteskunde horiek sortu izan dituzten “gatazka eta zatiketak” saihestearen aldeko deliberoa hartu du.


2013ko azaroaren 27an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
EH Bai koalizioaren agerraldi bat 2012. urtan (argazkia: Kazeta.info).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sortuk joan den astean erabaki zuen Hego Euskal Herriko EH Bildu koalizioaren kanpaina “aktiboki” babestea, ordezkari horiek Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako militanteak ere ordezkatuko lituzketela iritzita.

Herri bozak ere ikusmiran

Europako hauteskundeak alde batera utzita, Sorturen batzarrak aho batez onartu zuen Autonomia Eraiki koalizioko kide izatea joan den astean.

ABk asteburu honetan adierazi du EArekin eta Sorturekin elkar hartuta osatutako EH Bai koalizioaren ildoan “inplikazio osoa” daukala eta 2014an urratsak emango direla mota horretako elkartze berrietan saiatzeko.

ABren iritziz, dimentsio nazionala ezinbestekoa da koalizio horretan baina “Ipar Euskal Herriko berezitasunak” ere muntakoak dira.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.