Eliteen labirintoa

  • “Oraingoan, ezberdina da” zioen, fede baino borondate gehiagorekin agian, Europako Parlamentuaren web orri ofizialak aurtengo hauteskundeen aurkezpenean. Lisboako Itunaren ebazpenak aintzakotzat hartuz egindako lehendabiziko bozketak zirela azpimarratzera zetorren burutazioa eta, bidenabar, Batzordearen eraketan benetako eskumenak izango zituen Legebiltzarra osatuko dela oraingoan. Europar Batasuna, nolabait, supra-estatu federal modukoa itxuratzeko abiapuntuan geundekeela, alegia, eta aspalditik gainbehera datorren egitasmoa berriro suspertu daitekeela.


2014ko maiatzaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Ez dirudi iragarpena bete dela esan daitekeenik. Duela bost urtekoen ildo berberean, areagotuta, jazo dira 2014ko hauteskundeak: gehiengoaren indiferentzia edota etsipenarekin uztartuta, erabakigarriagoak izan dira lekuan lekuko dinamikak “Europa guztiko” joerak baino, baldin eta ez badugu hauen artean, hain zuzen, Batasunaren aurkako joera gero eta indartsuago hori (UKIP, Frantziako FN, Danimarkako DF, Austriako FPo, eta abar...) ipintzen. “Oso bestelako Batasuna” posible izan behar lukeela deritzoten ezkerreko indarren gorakada gaineratzen badiogu, euro-stablishmentak pozik egoteko motiborik ez daukala ondoriozta genezake.

Hortxe dago koska, ordea. Zuzena ote da gaur egun Batasunaren aldeko eliteez mintzatzea? Europar Batasuna elite horien sorkuntza izan da, oraindaino. Herritar oinuts gehienen onespenarekin hasiera batean, eta askotxoren indiferentzia erretxinduarekin gero. Orain ordea, Batasun horretan fedea dutenek ez dituzte haren egiturak eta politikak irensten. Eta aginpidea dutenek, ez dute Batasun honetan baino sinesten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europako Hauteskundeak 2014
UPyD eta EAJ talde berean ariko dira Europako Parlamentuan

Europarako Liberal eta Demokraten Aliantzak (ALDE) UPyD alderdia onartu du, talde berean dauden EAJ eta CDCren kontrako botoekin. Trukean, autogobernuari buruzko azpitaldea sortzea onartu du ALDEk.


2014-06-09 | Judith Perez
Syriza: "Euroeszeptikoak boterean daudenak dira"

Europako hauteskundeen ostean Syriza, Greziako ezkerreko koalizioa, herrialdeko lehen indar politikoa bihurtu da. Kostas Isychosek, alderdiaren kanpo politikaren arduradunak, “politika alternatiboentzako itxaropen boto” gisa deskribatu ditu emaitzak, Marta... [+]


Posible da PSNrik gabeko gobernu alternatiba

EAJ eta EH Bilduren emaitzak bloke abertzalea biziki sendotu dute, eta jadanik joera da hori. Hegemonia lehiatzeaz gain, serio pentsatu beharko dute herrigintzaren ikuspegitik elkarlan sendoagoa jorratzea. Nafarroan, aldiz, emaitza hauek erakutsi dute posible dela PSNrik... [+]


Ultraeskuinaren itzala Europako hemiziklo nagusian

Alderdi ultraeskuindar eta populistak indar handiz sartu dira euroganberan.Frantzian Fronte Nazionalak panorama politikoa astindu du, eta Espainian bipartidismoak galera itzela izan du.


2014-05-29 | Ane Lusarreta
Podemosen arrakastaren lau gako

Eduardo Muriel kazetariak Podemosek Europako hauteskundeetan izan duen arrakasta aztertu du La Marea hedabidean.


Eguneraketa berriak daude