Eskuin-muturraren indarra eta alderdi sozialistaren porrota

  • Hauteskunde europarrek emaitza esanguratsuak utzi dituzte Frantzian. Iritzi-azterketek iragartzen zuten bezala, eskuin-muturreko Frente Nazionala (FN) lehen tokian iritsi da bozen %25arekin. Horri esker, 23-25 eserlekuko eskuratu ditu, europar legebiltzarrean indarrarekin sartuz. Ipar Euskal Herrian ere emaitza onak lortu ditu, bigarren indarra baita. %15.21  bereganatu du Lapurdin, %11.94 Nafarroa Beherean eta %11.64a Zuberoan. Horrek adierazten du Marine Le Penek bultzatutako “desdemonizazio”  estrategiak fruituak eman dituela, bere asmoa baitzen FNri normaltasun irudi bat ematea eta gobernu-alderdi gisa aurkeztea. Estrategia horri esker, hautesleri berriak erakartzea lortu du eta, bereziki, ikasketa maila apaleko, auzo txiroetako eta langabetu, prekario eta langileak erakartzea.


2014ko maiatzaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Eskuin-muturrak diferentzia handia atera dio bigarren alderdiari, UMPri alegia, soilik %20,2a lortu baitu (18-20 eserleku). Are gehiago, François Hollanden lehendakaritza eta Manuel Vallsen gobernua babesten duen Alderdi Sozialistak izugarrizko zigorra jasan du %14.3 eskuratzen baitu (13 eserleku). Horrek esan nahi du Hollanden zilegitasun-galera azkarra bezain nabarmena dela eta udal hauteskundeen ondoren iragarri duen gobernu aldaketak ez diola emaitza onik eman. Ulergarria da kontuan izanik 2012ko hauteskunde presidentzialetan bere alde bozkatu zuten hautesle askoak, ezkerreko politika bat espero zutela, bai Frantzian eta bai Europan. Horren ordez ikusi dute nola François Hollandek dogma neoliberalak bereganatu dituen, “ ardura paktua” horren adierazgarri hoberena delarik.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europako Hauteskundeak 2014
UPyD eta EAJ talde berean ariko dira Europako Parlamentuan

Europarako Liberal eta Demokraten Aliantzak (ALDE) UPyD alderdia onartu du, talde berean dauden EAJ eta CDCren kontrako botoekin. Trukean, autogobernuari buruzko azpitaldea sortzea onartu du ALDEk.


2014-06-09 | Judith Perez
Syriza: "Euroeszeptikoak boterean daudenak dira"

Europako hauteskundeen ostean Syriza, Greziako ezkerreko koalizioa, herrialdeko lehen indar politikoa bihurtu da. Kostas Isychosek, alderdiaren kanpo politikaren arduradunak, “politika alternatiboentzako itxaropen boto” gisa deskribatu ditu emaitzak, Marta... [+]


Posible da PSNrik gabeko gobernu alternatiba

EAJ eta EH Bilduren emaitzak bloke abertzalea biziki sendotu dute, eta jadanik joera da hori. Hegemonia lehiatzeaz gain, serio pentsatu beharko dute herrigintzaren ikuspegitik elkarlan sendoagoa jorratzea. Nafarroan, aldiz, emaitza hauek erakutsi dute posible dela PSNrik... [+]


Ultraeskuinaren itzala Europako hemiziklo nagusian

Alderdi ultraeskuindar eta populistak indar handiz sartu dira euroganberan.Frantzian Fronte Nazionalak panorama politikoa astindu du, eta Espainian bipartidismoak galera itzela izan du.


2014-05-29 | Ane Lusarreta
Podemosen arrakastaren lau gako

Eduardo Muriel kazetariak Podemosek Europako hauteskundeetan izan duen arrakasta aztertu du La Marea hedabidean.


Eguneraketa berriak daude