Syriza: “Euroeszeptikoak boterean daudenak dira”

  • Europako hauteskundeen ostean Syriza, Greziako ezkerreko koalizioa, herrialdeko lehen indar politikoa bihurtu da. Kostas Isychosek, alderdiaren kanpo politikaren arduradunak, “politika alternatiboentzako itxaropen boto” gisa deskribatu ditu emaitzak, Marta Martinezek Noticias de Gipuzkoa egunkarian plazaratutako elkarrizketan.


2014ko ekainaren 9an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Syrizak ez du uste haiek "euroeszeptikoak" direnik.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Syrizak europar eredua gogor kritikatzen du eta askok “euroeszeptikoak” izatea leporatu diete, baina alderdian ez dute hala uste: “Ezartzen ari diren politikek Europa suntsituko dute. Euroeszeptikoak boterean daudenak dira. Eredu hori defendatzen dutenak gizarte europarra eta kohesio soziala suntsitzen ari dira”.

Alderdiak Europako erakundeen aldaketa defendatzen du: “Herrien Europan sinesten dugu ez bankuenean; eskubide sozialena eta ez finantza-sistemarena”. Europa demokratikoa izateari uzteko bidean dagoela ere salatu du Isychosek: “Europako Parlamentuak ez du erabakirik hartzen, Europako Batzordeak eta Merkel andereak agintzen dute. Ez da eredua bakarrik aldatu behar, baita indarren korrelazioa ere”.

Syriza 13 alderdi ezkertiarrek osatzen dute. Europan aldaketa lortzeko, alderdiaren eraketan gertatu zen bezala, ezkerreko indarren elkartasunean sinesten dute: “Indarrak batzen baditugu, herriak indar gehiago izango du. Aldaketa ez da erraza izango, eta ez da instituzionala bakarrik izan behar, behetik etorri behar da”.


Grezia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.