Egun osoko greba egin dute Lanalden telemarketin enpresako langileek

  • 1.200 langile ditu Lanalden telemarketin enpresak, eta, besteak beste, SOS Deiak, Trafiko eta Bilboko Udalaren 010 herritarrentzako arreta telefonoaren zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da. Egun osoko greba egin dute, lan baldintza duinen defentsan.

Argazkia: LAB sindikatua

2022ko irailaren 30an - 14:30

Enpresa batzordeak salatu duenez, bertako langileak erosahalmena galtzen ari dira eta prekaritate handiko egoera bizi dute. Enpresak ez zuen negoziazioekin jarraitu nahi izan eta alde bakarrez erabaki zuen %3,5eko igoera, hitzarmenaren kontura. Hala ere, enpresak ez du erabakitakoa bete, langile batzuk igoera horretatik kanpo utzi baititu.

Gainera, langileak falta direla salatu dute,eta oporretako aldaketa eta egutegi defizitarioen eraginez langileak euren lana zama handiagoekin egin beharrean daude.

Horrez gain, langileek salatu dute Lanalden enpresa ez dagoela telelana arautzearen alde, ezta honek dakartzan gastuengatik gehigarriak aitortzearen alde ere.

Horregatik guztiagatik erabaki dute grebara joatea, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Hain zuzen ere, lanuzteak egiten ari dira irailean zehar, eta ostiralean egun osoko greba egin dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Eguneraketa berriak daude