Egoera sanitarioaz informatuko du astelehen gau honetan Macron presidenteak

  • Erizainen bideratu txaloak eta gero, zehazkiago 20:02etan hartuko du hitza Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak apirilaren 13 honetan. Koronabirusari dagokionez egindako laugarren hitzartze publikoa du gaurkoa.


2020ko apirilaren 13an - 10:44
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

20:02etan hartuko du hitza Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak apirilaren 13 honetan, justuki, koronabirusaren izurritearen kontra buru-belarri dabiltzan ospitaleetako langileei bideratu txaloak eta gero. Besteak beste, izurritearen kontrako neurriez, –tartean, konfinamenduaz– hitz egitekoa du. Macronen hurbilekoek zabaldutakoari segi, behintzat maiatza erdialdera arte iraun behar luke konfinamenduak. Agendaren berri eman behar luke gau honetako diskurtsoan.

Azken datu ofizialei segi, 14 393 hildako eragin ditu koronabirusak Frantziako Estatuan, 561 hil gehiago azken 24 orduetan (horietan 310 ospitaleetan). Macronek egiten duen laugarren hitzartze publikoa izango da gaurkoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude