Biolentziaren egunerokotasuna aztergai "Echevarriatik, Etxeberriara" dokumentalean

  • Duela zortzi urte Oiartzundik Bartzelonara bizitzera joan zen Ander Iriarte. Denbora tarte horretan asko aldatu da Euskal Herriko egoera politikoa, ETAren borroka armatuaren amaiera kasu. Abagune berri hau probestu du "Echeverriatik Etxeberriara. Oiartzun: indarkeriarekin bizi izan den herri baten kronikak" dokumentala egiteko. Galdera bati erantzuna ematen saiatu da: "Nolatan biziraun du ETAk gurea bezalako ongizate gizarte batean?". Edo beste hitz batzuekin esanda, zergatik dira horrenbeste dena utzi duten gazteak borroka armatura lotzeko, bizi kalitate handia ei duen herri batean?


2014ko urtarrilaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Erantzunera hurbiltzeko ahalegin horretan oso jende anitzarekin hitz egin du Iriartek dokumentalean; Rufi Etxeberria ezker abertzaleko zuzendaritzako kidearekin, Joseba Zulaika antropologoarekin, Ludger Mess historialariarekin edo Kupela musika taldeko kideekin. Dokumentala Bartzelonako Euskal Etxean aurkeztuko dute hilaren 31an.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Jon Anzaren desagerpenetik hamabost urtera, galderek erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute

Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Eguneraketa berriak daude