argia.eus
INPRIMATU
Biolentziaren egunerokotasuna aztergai “Echevarriatik, Etxeberriara” dokumentalean
  • Duela zortzi urte Oiartzundik Bartzelonara bizitzera joan zen Ander Iriarte. Denbora tarte horretan asko aldatu da Euskal Herriko egoera politikoa, ETAren borroka armatuaren amaiera kasu. Abagune berri hau probestu du "Echeverriatik Etxeberriara. Oiartzun: indarkeriarekin bizi izan den herri baten kronikak" dokumentala egiteko. Galdera bati erantzuna ematen saiatu da: "Nolatan biziraun du ETAk gurea bezalako ongizate gizarte batean?". Edo beste hitz batzuekin esanda, zergatik dira horrenbeste dena utzi duten gazteak borroka armatura lotzeko, bizi kalitate handia ei duen herri batean?

Axier Lopez @axierL 2014ko urtarrilaren 21

Erantzunera hurbiltzeko ahalegin horretan oso jende anitzarekin hitz egin du Iriartek dokumentalean; Rufi Etxeberria ezker abertzaleko zuzendaritzako kidearekin, Joseba Zulaika antropologoarekin, Ludger Mess historialariarekin edo Kupela musika taldeko kideekin. Dokumentala Bartzelonako Euskal Etxean aurkeztuko dute hilaren 31an.