EAJ, PSE eta PPk EAEko aurrekontuak adostu dituzte

  • "Erakunde guztietan aurrekontuak adosteko oinarriak" izeneko hitzarmena sinatu dute 13:00etan Eusko Legebiltzarrean EAJ, PSE eta PPk. Sozietateen zerga jaistea adostu izana begi onez ikusi du Alderdi Popularrak. Bigarren urtez jarraian EAEko aurrekontuak babestuko ditu Alfonso Alonsoren alderdiak.


2017ko azaroaren 29an - 12:12

EAJ eta PSEren gobernuak aurrera aterako ditu 2018. urterako aurrekontuak. Alderdi Popularraren laguntza lortu dute, sozietateen zerga %28tik %24ra jaistea adostu ostean.

Korapilo nagusia Arabako Batzar nagusietan egon da. Bertan EAJ eta PSE daude agintean, baina ez dute gehiengo osorik. Arabako aurrekontuak onartu ahal izateko, EH Bildu edo PPren laguntza behar dute bi alderdiek. EAEko aurrekontuekin bezala, Arabakoak aurrera ateratzeko PPren laguntza nahi dute EAJ eta PSEk. Iñaki Oiartzabal Arabako PPko buruak, ordea, bereizi egin ditu bi negoziazioak, bere ustez ez baitute inolako loturarik. “Kromo trukerik” ez dutela onartuko gaineratu du.

Madrilgo aurrekontuei dagokienez, momentuz EAEn Alderdi Popularrak aurrekontuak babestu izanak ez du eragingo EAJk Espainiako Estatuko aurrekontuen inguruan duen jarreran. EAJk esana du ez duela inolako aurrekonturik babestuko Madrilen, Kataluniak zilegi dituen instituzioak berreskuratu arte behintzat. Ideia hori indartu zuen bart Aitor Esteban EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaileak.

Zenbait hedabidek aurreratu dute ordea, La Vanguardiak esaterako, EAJk urtarriletik aurrera Espainiako aurrekontuak babesteko aukera mahai gainean duela, abenduaren 21eko hauteskundeak igaro ostean. Bigarren urtez jarraian EAEko aurrekontuak aurrera aterako dituzte, EAJ, PSE eta PPk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Zortzigarren polizia infiltratua: bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


Irunen gizon bati eraso egin zion ertzaina kargutik kendu dute momentuz, gertakariak ikertzeko

Gizonezkoa kolpatu zuen ertzain agentea kargutik kendu dute kautelazko neurriekin, eta gertakariak ikertzen ari da Ertzaintzaren Barne Arazoetarako Unitatea. Une hartan han ziren polizia agenteen jarrera ere aztertzen ari dira.


Materialismo histerikoa
Isilean


Protesta

Aste nekagarri bateko igandea da. Gauza gutxi egiteko, nahiz eta beti egon zeregina etxean, urgentziazkorik ez oraingoan. Dolce far niente-rako aproposa, eguraldia ere dudakoa delako. Etxean geratzeko egun egokia. Herrian, baina, eguerdirako manifestaziora deituta dago Gazaren... [+]


Eguneraketa berriak daude