EAJk dio Ertzaintzak ez zuela Falangea babestu Gasteizen, bideoek aurkakoa erakutsi arren

  • Aurreko igandean Gasteizen Hispanitate egunean gertatu ziren liskarraren harira hainbat bideo zabaldu dira sare sozialetan, eta horietako batzuetan ertzainak Falangeko kideak babestu zituela ageri da. Joseba Díaz Antxustegi legebiltzarkideak ukatu egin du.

Joseba Díaz Antxustegi guar prentsaurrekoan

2025eko urriaren 16an - 15:09
Azken eguneraketa: 19:02
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Zabaldu diren bideoetan ikus daiteke nola joan ziren ertzainak gasteiztarren aurka, makilekin era biolentoan mehatxuka ari ziren falangistak babestuz.

Ertzainak izandako jarreraren inguruan galdetu dio ostegunean Naizeko Iñaki Iriondo kazetariak EAJko Legebiltzarreko bozeramaile Joseba Díaz Antxustegiri. Hau erantzun du: “Ertzaintzak inoiz ez ditu falangistak babestu, eta ez ditu babestuko. Ertzaintzak dispositibo bat jarri zuen Gasteizko herritarrak babesteko, Gasteizko kaleetan ordena babesteko eta, noski, ez ditu falangistak inoiz babestu eta babestuko”. Irudien ebidentziaz berriz galdetuta, ez dela eztabaidan sartuko esan du bozeramaileak eta gaia itxitzat eman du, galderari erantzun gabe.

EAJk eta PSEk legez besteko proposamena aurkeztu dute Gasteizko Legebiltzarrean, joan den igandean Arabako hiriburuan izandako istiluei buruz, baina Ekain Rico PSEko legebiltzarkideak prentsaurrekoan aipatu du, asmoa ez dela Ertzaintzaren jarduera eztabaidatzea.

Hona hemen kazetarik aipatzen dituen bideoak:

 


Hispanitatearen eguna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...