EAJ eta PSE-EEk koalizio gobernua hitzartu dute

  • Ostegunean bilduko dira alde bietako zuzendaritzak, eta ostean emango dute adostutakoaren berri.

Aurreko legegintzaldiari begira egindako akordioa, RTVEren bideoetako irudi batean

2020ko abuztuaren 27an - 10:27
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aurretik den legegintzaldirako gobernu akordioa egin dute EAJ eta PSE-EEk. Ostegunean dira biltzekoak bi aldeetako zuzendaritzak, eta bileran adostua ezagutzera emango dute ostean. 2016ko akordioa izango dute oinarri, eta horrez gain, gobernuaren osaketa zehaztea izango dute egiteko. Bada desadostasunik alderdien artean eta zenbait gairen bueltan, eta horiek itunean jasoko dituzte.

Behin bilera gauzatuta, alderdi bakoitzak hitzarmena berretsi beharko du. Helburu horrekin, astelehenean bilduko da jeltzaleen Biltzar Nazionala eta PSE-EEk kontsulta egin du alderdikideen artean.

Akordioa publiko egingo da lehendakaritzara hautagaitzak aurkezteko epemugaren bezperan. Inbestidura-saioa, aldiz, irailaren 3an egingo da Eusko Legebiltzarrean. Iñigo Urkulluk ditu aukera gehien lehendakari aukeratua izateko, EAJ eta PSE-EEk gehiengo osoa gainditzen dutelako eta Urkulluk bi alderdien sostengua izango duelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Jaurlaritza
2025-09-03
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

2025-08-20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude