Ostegunean bilduko dira alde bietako zuzendaritzak, eta ostean emango dute adostutakoaren berri.
Aurretik den legegintzaldirako gobernu akordioa egin dute EAJ eta PSE-EEk. Ostegunean dira biltzekoak bi aldeetako zuzendaritzak, eta bileran adostua ezagutzera emango dute ostean. 2016ko akordioa izango dute oinarri, eta horrez gain, gobernuaren osaketa zehaztea izango dute egiteko. Bada desadostasunik alderdien artean eta zenbait gairen bueltan, eta horiek itunean jasoko dituzte.
Behin bilera gauzatuta, alderdi bakoitzak hitzarmena berretsi beharko du. Helburu horrekin, astelehenean bilduko da jeltzaleen Biltzar Nazionala eta PSE-EEk kontsulta egin du alderdikideen artean.
Akordioa publiko egingo da lehendakaritzara hautagaitzak aurkezteko epemugaren bezperan. Inbestidura-saioa, aldiz, irailaren 3an egingo da Eusko Legebiltzarrean. Iñigo Urkulluk ditu aukera gehien lehendakari aukeratua izateko, EAJ eta PSE-EEk gehiengo osoa gainditzen dutelako eta Urkulluk bi alderdien sostengua izango duelako.