GAL

Brouard eta Muguruza gogoratzeko lore eskaintza eta ekitaldia

  • Loreak eskainiko dizkiete Bilbon Santi Brouardi eta Josu Muguruzari eguerdian. Herri Batasuneko bi kideak hil zituztenetik 29 eta 24 urte pasa dira hurrenez hurren.


2013ko azaroaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Sortu alderdiak Brouarden eta Muguruzaren omenaldia iragartzeko egindako afixa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eguerdiko 12:30etan jasoko du Muguruzak omenaldia Errekalde auzoko plazan. Brouardi berriz, Ametzolako parkean egingo diote lore eskaintza.

HBko bi kideen omenezko ekitaldia antolatu du Sortuk arratsean. “Santi eta Josu, Herriarenak zarete” lemapean 19:30etan bilduko dira EHUk Abandoibarran daukan Paraninfoan.

Edurne Brouarden adierazpenak

Edurne Brouardek, Santi Brouarden alabak, Info7 irratian hitz egin du gaur goizean. Gaurko eguna “betirako markatuta” geratu zaiola azaldu du.

29 urteotan mota askotako egoerak bizi izan dituztela azaldu du eta azken urteok izan direla onenetakoak, Euskal Herriko aro politiko berriak aukera ematen duelako “Santi Brouarden bizitzarekin bukatu zutena bezalako gertakariak errepika ez daitezen”.

Erakunde publikoek urteotan izan duten jarreraz galdetuta, Brouardek erantzun du “berradiskidetzea erraztea” izan beharko litzatekeela instituzioen lehentasuna. Haren ustez, Espainiako Gobernuak egiten duen “biktimen babesaren alardea” ez da mesedegarria izango bide horretan. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: GAL
2025eko abuztuaren 1
Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Eguneraketa berriak daude