Euskal herritarrak torturatzeko Espainiako Barne Ministerioaren baimena zuen Galindok, Belloch ministro ohiak aitortu duenez

  • Juan Alberto Belloch Espainiako Barne eta Justizia ministroa izan zen Felipe Gonzálezen agintaldiko azken urteetan. Elkarrizketa batean adierazi du Galindo "onena" zela "terrorismoaren aurkako borrokan", eta bere ideia izan zela Guardia Zibilaren jeneral izendatzea, nahiz eta jakin torturaren "metodoa" erabiltzen zuela: "Gaizki egiten zuen gauza bakarra hori zen".


2022ko abenduaren 05an - 16:47
Galindo jeneral izendatzea Belloch-ek bultzatu zuen. / Argazkia: Getty Images.

Espainiako gerra zikinari buruz mintzatu da Juan Alberto Belloch, 1993-1996 artean Justizia eta Barne ministro izandakoa, Felipe Gonzálezen agintaldian. El Español hedabide digitalak igandean argitaratutako elkarrizketan Bellochek baieztatu du, besteak beste, Espainiako Barne Ministerioak bazekiela guardia zibilek atxilotuak torturatzen zituztela, eta baimena zutela. Ez du onartu, ordea, Gonzálezen gobernuaren onespena zutenik: “Gauza bat da Barne ministroa eta bestea gobernua”.

Bellochek adierazi duenez, bera kargura iritsi zenean “metodo” deitu dion tortura debekatzen hasi zen: “Nik Galindori esan nion ezin zituela tratu txarrak erabili adierazpenak lortzeko modu gisa”. Baina, atxilotuak torturatzen zituela jakinda ere, jeneral izendatzea bultzatu zuen, “merezi zuelako”. “Terrorismoaren aurkako borrokari dagokionez, onena zen, zalantzarik gabe”, argudiatu du, eta gehitu du torturatzea izan zela Galindok gaizki egin zuen gauza bakarra.

Rodriguez Galindo Donostiako Intxaurrondoko kuarteleko nagusia zen garai hartan, eta jeneral izendatu zutenean jada haren aurkako ikerketa judizial bat irekita zegoen, Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren hilketei lotuta. Bellochek garrantzia kendu dio horri, esanez ez zuela sinesten Lasa eta Zabala Galindok hil zituenik, “epaileek esan zuten arte”; areago, oraindik “zalantzak” dituela aitortu du. Bellochen arrazoia zera da: ez zela ohikoa Galindok horrelako gauza “bortitza eta txoroa” egitea, gorpuak “edonoren eskura” uztearena, alegia. Hark egin izan balu, “normalena litzake inoiz ezertxo ere ez jakitea”, ministro ohiaren hitzetan.

GAL Barne Ministeriotik

GALen sorrerari buruz galdetuta, ez du izenik esan nahi izan, baina nabarmendu du ez zela Felipe González izan. “Ez dakit ziurtasunez. Esan dezakedan bakarra da GAL sortu zela Barne Ministerioko goi zuzendaritzan, agintzen zutenen artean. Ez zen pertsona bakarra izan. Horixe da ziurtzat daukadan bakarra”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guda zikina
Jon Anzaren desagerpenetik hamabost urtera, galderek erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute

Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]


Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


2023-09-26 | Axier Lopez
Xabier Kalparsororen hilketa argitzen laguntzeko egitasmo herritarra aurkeztu dute

Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]


Gobernura iristean tortura geldiarazteko agindu zuela dio Belloch ministro ohiak

1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]


Eguneraketa berriak daude