Donostiako metroko obren hasiera gelditzeko: laranja zukua... eta manifestazioa

  • Gosari batekin egin die "ongi etorria" Satorralaia herritar taldeak Donostiako metroko obrei. Larunbatean manifestazioa egingo dute Antiguatik Alderdi Ederreraino.


2017ko azaroaren 16an - 17:38
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Donostiako metroko obren hasieraren aurrean, bizilagunak ez dira geldirik egon eta ostegun goizean pankartaz josi dute Zarautz Etorbideko ingurua. Horrez gain, informazio eta aldarrikapen gune bat paratu dute eta gosaria eskaini diete informazio bila joan diren herritarrei.

Toki berean, prentsaurrean nabarmendu dute Antiguan azken asteotan mobilizazio indartsua egin dela metroaren proiektuaren kontra, eta "metroa denon artean gelditzea badagoela" ondorioztatu dute. Larunbatean arratsaldeko 17:00etan Stop metroari! Inposaketarik ez lemapean egingo den manifestaziora joateko deia luzatu dute, eta hemendik aurrera "lanen hasiera oztopatzeko" egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko ere eskatu diete herritarrei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako metroa?
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!