Donostiako metroari ezetz esateko martxa eta eltze-jotzea antolatu dute

  • Beste behin, Donostiak ez duela metroa behar aldarrikatzeko kalera aterako dira herritarrak, abenduaren 20an. Hainbat bizilagunek egindako salaketen aurrean Udala “entzungor egiten ari dela eta pertsonen eskubideak ezerezean uzten dituela” salatu nahi dute.


2018ko abenduaren 12an - 15:12

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deitu du martxa eta eltze-jotzea. Artzai Onaren plazatik abiatuko da, arratsaldeko 17:30ean, eta Udaletxean amaituko.

"Aukera egokiagoak eta merkeagoak badira"

Herritar gehienek “obra erraldoi hori” errefusatzen dutela dio Satorralaiak, hainbat argudiogatik: "Ez da beharrezkoa; Dbus eta Lurraldebus kaltetuko ditu; baliabide publikoak xahutuko dira (200 milioitik gora); eraikuntza-lanekin bizilagunei eta hiriari arazo handiak eragingo zaizkie; Donostiak garraio publiko ona du eta mugikortasuna hobetzeko aukera egokiagoak eta merkeagoak badira".

Gainera, proiektua "herritarren parte-hartzerik gabe inposatu" dela azpimarratu dute deitzaileek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako metroa?
Metroaren lanen ondorioz, atzo Donostiako eraikin batetik erlaitz eta balkoi zatiak erori zirela salatu dute

Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.


Donostiako metroaren lanek eraikin batean eragindako pitzadura salatu du Satorralaiak

Donostiako Zubieta kaleko eragin baten patioan agertutako arrakala "itzel" gisa deskribatu du mugimenduak. Lanak hasi zirenetik bost urte igaro direnean, Donostiako metroaren eraikuntzan egiten ari den "baliabide publikoen xahuketa etengabea" eta obra... [+]


Metroaren lanek beste pitzadura bat eragin dutela salatu du Satorralaiak

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu.


2021-09-15 | ARGIA
Eusko Jaurlaritza Donostiako metroaren pasantearen lanek kaltetutako bizilagunak "isilarazten" ahalegintzen ari dela salatu du EH Bilduk

Donostiako metroaren lanetan kaltetutako Zarautz hiribideko eta Zubieta kaleko eraikinetako hainbat bizilaguni kalte-ordainak eskaini dizkiete gutun bidez. Donostiako EH Bilduk salatu du haiek "isilarazteko" saiakera dela.


2021-09-02 | ARGIA
Xabier Albistur, Donostiako alkate-ohia: “Metroa alferrikako obra da”

Donostiako alkate izandako Xabier Albisturrek metroaren egungo obren kontrako iritzia azaldu du Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean. Bere ustez proiektua ez da nahikoa “anbiziotsua, obrak suposatzen duen inbertsiorako”.


Eguneraketa berriak daude