Donostiako Metroaren lanak geldiarazteko mobilizatzera deitu dute

  • Donostiako Metroaren lanak aste honetan hastekoak dira, eta egitasmoaren aurkako hainbat mobilizazio antolatu ditu Satorralaia mugimenduak. Ostegun goizean aldarrikapen gunea paratuko dute azpiegituraren lanak hasiko diren tokian, eta larunbaterako manifestaziora deitu dute.


2017ko azaroaren 15ean - 12:54
Asteartean Gipuzkoako Merkataritza Ganbararen aurrean egindako elkarretaratzea. (Arg.: Satorralaia)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mobilizazio astea asteartean hasi zuen Satorralaiak: elkarretaratzea egin zuten Gipuzkoa Merkataritza Ganbararen aurrean, barruan obretako zuzendariek eta Eusko Jaurlaritzako teknikariek kaltetutako bizilagunei azalpenak ematen zizkieten bitartean. Ostegunean, berriz, aldarrikapen gunea egingo dute, goizeko 10:00etan hasita, lanak abiatu behar diren tokian, Zarautz Hiribideko 60 eta 64 zenbakien artean.

11:30ean prentsaurrekoa eskainiko dute aldarrikapen gunetik bertatik, larunbateko manifestaziora deia berresteko. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko dira Antiguako eliza ondotik, eta Artzain Onaren plazaraino iritsiko da mobilizazioa. Horrez gain, herritarrei dei egingo diete “obren hasiera-gunean proiektua geldiarazteko ekintzetan parte hartzera”.

Satorralaiaren esanetan, “Metroaren pasantea egitasmo xahutzailea, alferrekoa eta inposatua da. Hortaz, proiektua berehala gelditu beharra dago, Donostian garraio publikorako irtenbide egokienaren inguruan gizarte-eztabaida eta herritarren partaidetza prozesu bat abian jartzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako metroa?
Eguneraketa berriak daude