Donostiako gizon bat koman dago Sorian, ultra batzuek eraso eginda

  • Liskarra Sorian izan zen Numantzia-Cornella partidaren aurretik. 44 urteko biktima konorterik gabe geratu zen, buruan zauri bat zuela.


2023ko maiatzaren 29an - 09:58
Azken eguneraketa: 11:01
Sare sozialetan zabaldutako bideo batean agertu da istilua.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gertaera larunbatean gertatu zen Numantziaren eta Cornellaren arteko futbol partida hasi baino lehen, 17:30ak aldera. Ultra batzuek Donostiako 44 urteko gizon bat jo zuten Numantziaren Los Pajaritos estadiotik hurbil dagoen taberna batean, Naizek jakitera eman duenez. Konorterik gabe geratu zen gizona eta Burgoseko ospitalera eraman zuten, buruan zauri bat zuela.

Biktimaren emaztea Naizekin harremanetan jarri da egoera argitzeko. Espainiako Gobernuak Sorian duen gobernuaren ordezkaritzak adierazi zuen "arin zaurituta" zegoela gizona, baina haren bikotekideak ukatu egin du: "Ez da zauri arina, koma eragin diote. Garezurraren oinarrian eta belarriko hezurrean haustura eta bi hematoma ditu".

Emakumeak azaldu duenez, ultrak tabernan sartu ziren, han zeudenak jipoitzera, eta senarra odolez utzi zuten lurrean. Erasoaren unean biktima bi lagunekin zegoen, han elkartu ziren partida ikusteko.

Era berean, bikotekideak azaldu du Soriako Polizia Nazionalari deitu diola, senarra atestatuan gehitu dezaten larri zaurituenen artean. Poliziak osasun agiriak aurkezteko eskatu dio. Emakumea eta biktimaren anaia Burgosetik Soriara joango dira lesioen partea aurkeztera.


Irakurri gehiago: Gizartea
Gizartea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.