Desobedientzia ekintza baxoan: berrogei ikaslek euskaraz erantzun dute filosofiako azterketa

  • Baxoko filosofiako azterketa euskaraz erantzun du Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasle andanak, ikasketak hizkuntza horretan egiteko eskubidea aldarrikatu asmoz, aurrez jakinik ez direla zuzenduak izango.


2021eko ekainaren 17an - 12:46
Azken eguneraketa: 15:49
Ikasleek Bernat Etxepare lizeoaren atarian eman dute ekintzaren berri (arg.: Euskal Irratiak)

"Ikastolak zuen baimenik gabe eraiki ziren, ehunka euskaltzaleren lan eta borrokari esker. Ez dugu zuen baimenik eskatuko eskubide berriak lortzeko". Determinazio horrekin Baionako Bernat Etxepare lizeoko 40 ikasle inguruk euskaraz erantzun du baxoko filosofiako azterketa. Hala, azaldu dutenez, azterketaren lehen zatian euskaraz ikasteko euren eskaria berretsi dute frantsesez, eta ondoren euskaraz erantzun dituzte idatzizko galderak.

Ekintza horren bidez, Frantziako Estatuak hizkuntza gutxituen irakaskuntzan duen jarrera ere salatu nahi izan dute, esaterako, Molac legearekin harturiko erabakiak. Testuinguru horretan kokatu dute baxoa euskaraz egiteko debekua, "Ipar Euskal Herriko jendartearen gehiengo batek" azterketa hizkuntza horretan egin ahal izatea sustengatzen duen arren euren esanetan, maiatzaren 29ko manifestazio erraldoia gogoan.

Lizeoaren aurrean eman dute ekintzaren berri eta Kazeta.eus-ek jaso ditu beraien hitzak: "Batzuek halakorik uste ez duten arren, filosofia euskaraz ere egin daiteke. Gogoetatzeaz gain, ekintzetara ere pasatzen gara ikasleok". Ikasleek badakite azterketa horiek ez direla zuzenduak izango, eta bi nota izango dituzte orain: bata azterketakoa eta bestea ikasturte osokoa, eta horietako bat hautatuko dute. "Guk pentsatzen dugu euskaraz pasatzeagatik 0 izanen dugula. Baina espero dugu 0 eliminatorio bat ez izatea".

Ekintzarekin elkartasun mezua helarazi nahi izan diete ikasketak euskaraz egiteko borrokan ari diren ikasle, irakasle eta gurasoei. Hain justu, aste honetan Seaskako irakasle talde batek iragarri du desobeditu egingo duela, eta Brebeta zuzentzeari uko egingo diola, ikasketak euskaraz egiteko eskubidea urratua izaten ari delako. Bestalde, guraso talde batek Idauze-Mendiko eskola okupatu du bertan euskarazko irakaskuntza proiektu bat abiaratzeko eta murgiltze ereduaren alde.

Uztailaren 1ean azterketak euskaraz pasatzearen aldeko manifestazioa egingo dute Donapaleun eta hara joateko deia luzatu dute ikasleek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Euskaldunen Harrotze Astea deitu du EHEk apirilaren 22tik 28ra

Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeaz gain, euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea izango du xedetzat.


Eguneraketa berriak daude