Azkenaldian Bilboko San Frantzisko auzoan desalojo ilegalak jazo direla salatuz eta errealitate horren aurrean antolakuntzara dei eginez, Desalojo ilegalei ez kanpaina abiatu dute hainbat kolektibok larunbatean. Juan Mari Aburto alkateak Plan Zubirik 2021-2025 aurkezteko auzora egindako bisita baliatu dute kanpaina jendaurrean aurkezteko, hainbat arrazoirengatik: bisitari asmo propagandistikoak ikusi dizkiotelako, eta desalojo ilegalen fenomenoaren erantzule politikotzat Bilboko Udala jo dutelako.
Zeuena biolentzia, geurea auzodefentsa! lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbat goizean Bilboko San Frantzisko auzoko Fleming doktorearen plazan. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Alde Zaharreko hainbat kolektibok deitu dute mobilizazioa, Desalojo ilegalei ez kanpaina jendaurrean aurkezteko. Zehazki, ondoko kolektiboek bat egin dute kanpainan: AZET Etxebizitza Sindikatua, Sos Arrazakeria Bizkaia, Atxuri Harrera, Xake Espazioa, ODS Giza Eskubideen Bulegoa, Bilboko Okupazio Bulegoa, Bilbo Zaharreko Kultur Etxea eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala Auzoen Koordinakundea.
San Frantzisko auzoan desalojo ilegalak "eguneroko ogi" bilakatu direla salatzeko eta errealitate horren aurrean auzokideei antolakuntzara dei egiteko abiatu dute kanpaina. Agerraldian azaldu dutenez, Bilboko Udaltzaingoak ilegalki eta agindu judizialik gabe egiten ditu gisako esku-hartzeak, profil zehatz bateko pertsonak etxetik kaleratzeko: gazte migratzaileak. Adibide gisa jarri dute jazotako azken kasua: azaroaren 25ean, San Frantzisko kaleko 18. zenbakian, Bilboko Udaltzaingoak gazte migratzaile bat kaleratu zuen Blackstone funts putrearen jabetzeko etxebizitza batetik, modu ilegalean eta indarkeria erabiliz, bere momentuan AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu zuenez. "Orduko hartan salatu genuen bezala, balirudike Bilboko Udalak salbuespenezko legeren bat darabilela gazte migratzaileek gauzatutako okupazioetan; eskubide juridiko eta giza eskubide oro indargabetzen duen idatzi gabeko arau bat, Udaltzaingoari matoi koadrila bat bezala jardutea ahalbidetzen diona", egin dute irakurketa.
Zentzu horretan, azkenaldian burututako desalojo ilegalen erantzule politikotzat jo dute Bilboko Udala. Azpimarratu dute Udaltzaingoak "nahieran" jarduten badu Bilboko Udalak babesten duelako dela, horrek inpunitatez aritzea ahalbidetzen dionez gero. Horregatik baliatu dute Bilboko alkate Juan Mari Aburtok San Frantzisko auzora egindako bisita kanpaina aurkezteko.
Plan Zubirik 2021-2025 aurkeztera gerturatu zen Aburto Fleming doktorearen plazara. Planaren txostenean jasotzen denez, honen helburua zera da: udalak aurretiaz gauzatutako planen bidez Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan abiatutako lanei jarraipena ematea. Kanpaina abiatu duten kolektiboek adierazi dutenez, programa horrek "diru inbertsio handia aurreikusten du" hainbat eremutan, hala nola, mugikortasunean, elkarbizitzan, polizia ereduan, etxebizitzan eta kulturartekotasunean. Alabaina, propagandatzat jo dute, eta hortaz, alkatearen bisitaren asmo propagandistikoa salatu.
Aipatutakoa bezalako planekin agintariei ahoa hitz politekin betetzen zaien arren, San Frantzisko auzoko errealitatea hitz polit horiek irudikatzen dutenetik oso urruti dagoela azpimarratu dute: "San Frantziskoko errealitateak bestelako aurpegiak ditu: etxerik eta paperik gabeko ehundaka gazteena; pobrezia eta elikagai bankuetako ilarena; militarizazio basati batena, eta profil arrazisten araberako identifikazioak eta sarekadak egiten dituen poliziarena; salgai dagoen auzo batena, funts putre eta espekulatzaileek erosia; indarkeriaz eta agindu judizialik gabe poliziak gauzatzen dituen etxegabetze eta desalojo ilegalen fenomenoarena".
Errealitate horri ezikusi egiteak auzoan oso latente dagoen kontraesana kontutan ez hartzea dakar, kolektiboek iradoki dutenez. Izan ere, azpimarratu dutenez, San Frantziskon bat egiten dute "muturreko pobreziak" eta "interes kapitalista handiak". Hortik, beren arabera, desalojo ilegalen fenomenoa: hainbat bizilagunentzat etxe hutsen okupazioa bizirauteko tresna den heinean, interes kapitalisten mesedetara jarduten du udalak eta Udaltzaingoak. Zentzu horretan, argi mintzatu dira: "Gerran daude pobreon kontra, eta okupazioaren aurka egiten dute borroka, badakitelako horixe dela gudu-zelaietako bat".
CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.
Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]