Derrigorrezko hezkuntzan Filosofia ikasgaia blindatzeko eskatu diote Jaurlaritzari

  • Filosofia derrigorrezko hezkuntzatik desagerrarazi nahi du Espainiako lege berriak, eta dituen eskumenak baliatuz ikasgaia blindatzeko eskatu diote Jaurlaritzari hainbat Filosofia irakaslek, ikastetxe guztietan eskaini dadin, “pentsatzen ikasteko eta autonomia kritikoa eraikitzeko” beharrezkoa dela ulertzen baitute.


2021eko irailaren 30ean - 07:57
Azken eguneraketa: 10:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

LOMLOEren diseinu berrian iragarri diren aldaketek ezinegona piztu dute EAEko Filosofia irakaslek biltzen dituen Agora Elkartean, eta gutuna idatzi diote Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeari, “guztiz beharrezkoa” ikusten baitute filosofiarekin eta horren adar eta praktikekin bat doazen ikasgaiak indartzea.

Legeak aldaketetarako zirrikituak uzten dizkie erkidegoetako gobernuei eta hori baliatuz eskaera zehatzak egin dizkiote Eusko Jaurlaritzari. Batetik, derrigorrezko bigarren hezkuntzako 4. mailan eskaintzen den Filosofia ikasgaia blindatzea, ikastetxe guztietan eskaini dadin. Eta bestetik, Balio Etikoak ikasgaia DBHko maila guztietan presente egotea eta derrigorrezkoa izatea –gaur egun Erlijioaren alternatiba da–, “hausnarketa etikoa garatu, autonomia kritikoa sendotu eta elkarbizitzaren osasunerako ezinbestekoa” dela iritzita.

Zergatik da beharrezkoa Filosofia?

Hainbat arrazoi eman ditu Agorak, Europako proposamen pedagogiko eta curricularrekin bat eginez. Filosofia inportantea da, “pentsatzen ikasteko, autonomia kritikoa eraikitzeko, ikasten ikasteko, konpetentzia linguistikoetan oinarri sendoak jartzeko, STEM konpetentziek proposatutako erronka bioetikoetan sakontzeko, elkarbizitzarako oinarri sendoak hezkuntza-komunitateetatik abiatzeko…”.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Zeroak II

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...