Dena erabaki nahi dugu

  • Azken hamarkadetan bizkortu eta erabatekotu den globalizazioak gure errealitatearen aspektu guztietan izan du eragin esanguratsua: politikoa, kulturala, soziala, ekologikoa… Gerra Hotzaren osteko mundu mailako indar harremanen oreka aldatzen ari da eta interes kapitalisten baitan talka berriak sortzen eta areagotzen ari dira. Neoliberalismo global horretan lurraldeei eta pertsonoi etekinaren prismatik soilik begiratzen digute botere ekonomikoek: lehengaiak, produkzio-baliabideak eta merkatuak gara eurentzat.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Europar Batasuna kapitalismoaren erakunde globalen eta korporazio handien eskuetan dago. Beti ematen dio lehentasuna finantza-kapitalaren beharrei eta aberatsen eta pobreen arteko arrakala etengabe handitzen dihardu. Halaber, bere lurraldeko herriek burujabetza galtzen jarraitzen dute eta bere herritarren eskubideak ere murrizketa prozesu etengabe batean daude. Erabakiak gutxi batzuek hartzen dituzte, gutxi batzuen interesei erantzuteko.

Frantzia eta Espainiatik datozkigunak ez dira joera itxaropentsuagoak. Eskuina krisi ekonomikoak zein eskubide murrizketek babesgabe utzi dituzten herritarren amorruari eta noraezari etekina ateratzeko saiakeran dabil. Azken urteetan agertutako ezkerreko alternatibak ez dira gorpuztu gobernu alternatiba gisa. Kataluniako prozesuak agerian utzi du estatu mailako alderdien artean Espainiaren batasunaren inguruko kontsentsua ia erabatekoa dela. Horrez gain, ez zaizkigu falta seinaleak azken hilabeteetako gertakarietan estatu ustela, arrazista, patriarkala, errepresiboa eta antidemokratikoa dela ikusteko.

Euskal Herrian aro berri batean sartu gara. Independentzia eta sozialismoaren aldeko ekinbide armatuari amaiera eman eta bere burua desegitea erabaki du ETAk. Azken hamarkadetako gatazkaren ondorioek bizirik diraute, baina. Euskal preso politikoen aurkako salbuespeneko espetxe politikak, iheslari eta deportatuen itzuli ezina, indar polizial eta militarren presentzia masiboa gure lurraldean, giza eskubideen urraketa ororen aitortza eta justiziarik eza… Afera hauei konponbidea emanez herri honetan bake eszenatokia eraikitzea da aro berri honetako lehentasunezko eginbeharretako bat.

Bigarren eginbeharra, berriz, ezkerreko independentismoaren estrategia berritua gorpuztu eta Euskal Errepublikaren sorrerara eramango gaituen prozesu independentistari forma ematea da. Madril eta Parisen erabakitzen da euskal herritarren pentsioen banaketa; gure lurretatik urrun arautzen dute euskal langileria esplotatu eta prekarietatera kondenatzen dituzten lan-baldintzak; atzerriko epaitegietan zigortzen dira libreki mintzatzen edo borrokatzen duten euskaldunak eta inpunitatea bermatzen zaie herritarrak zapaltzen dituztenei. Baina aldi berean, gure erabakimenetik kanpo daude gure beste hainbat bizi-baldintza: zer jaten dugun, nola informatzen garen, non eta nola bizi garen, nolako harremanak ditugun edo nola zaintzen dugun gure osasuna. Merkantilizatu eta salerosi daitekeenaren eremuan daude gaur egun hauek guztiak. Gizartearen gehiengo zabala osatzen dugun emakume eta gizonak gara botere galeraren aurrean erantzun behar dugunak.

Gure bizitzako behar ahalik eta gehien Estatuen eta kapitalismoaren sareetatik kanpo auto-asetzeko gai izanez gure buruak askatzen joango gara, herritarrak eta herria askatzen

Horregatik, Euskal Errepublika euskal herritarrek burujabetza osoa lortzeko eraiki beharreko estatua da; gure bizitzako beharrak kolektiboki asetzea helburu hartuta behetik gora eraiki beharreko antolakuntza eredua da. Behetik gora eta kolektiboki eraiki behar horrek, gure egunerokotasunetik eraiki beharrekoa dela esan nahi du. Gure etxeetan, lantokietan, auzo eta herrietan, lagunarteetan edo ikastetxeetan egiten ditugun hautuak, hartzen ditugun erabakiak, burujabetzarantz zuzendu behar ditugu. Erosketak egitean, familiakoak zaintzean edo aisialdia antolatzean gure beharren autogestioa bilatu behar dugu. Dena saldu eta erostera bultza nahi gaituzten merkatu-indarretatik aske eta hainbeste mugatzen gaituzten espainiar eta frantziar egituretatik kanpo. Praktika burujabe zehatzak, txikiak hasieran, tokikoak, baina gizataldeen beharrei egokituak elkar konektatzea izango da estatu justuago baten oinarria. Gure bizitzako behar ahalik eta gehien Estatuen eta kapitalismoaren sareetatik kanpo auto-asetzeko gai izanez gure buruak askatzen joango gara, herritarrak eta herria askatzen.

Prozesu independentista Euskal Errepublikaren prozesu eratzailea izan behar da; eta, esan bezala, pertsonen bizi beharretatik abiatu behar da. Gure bizitzetan eragina duen guztia guk geuk erabaki nahi dugu. Erabaki horiek guztiak gauzatzeko aukera da estatu berri baten eraikuntza. Euskal Errepublikarantz bidea gizarte justuago bateranzkoa bihurtu behar dugu: aberastasun banaketarantz, feminismorantz, euskararen normalizaziorantz, iraunkortasunerantz, elkartasunerantz, demokraziarantz eta, azken finean, askatasunerantz.

Euskal gizartean badago ikuspegi kritikoa eta badago aktibismorako kultura zabala; herrigintzatik eta ekintza politikotik lanean dabiltzan herritarrak milaka dira. Hala erakusten dute mugimendu feministaren ekimenek, pentsio sistema propioaren aldeko dinamikek, sistema judizial injustuaren aurkako mobilizazioek edo tokian toki garatzen diren ehundaka ekimen eta proiektuek. Parte hartze sozialerako kultura hori oinarri sendoa da egin nahi dugun biderako.

Independentziaren hautua eguneroko erabakietatik elikatuko duen herritar eta talde konprometituen multzoak soilik egin diezaieke aurre lotuta eta isilik nahi gaituztenei

Helburu handiak dira eta bideko oztopoak ere ez dira txikiak izango. Parean izango ditugu, orain arte bezala, Espainiako eta Frantziako Estatuak beren tresneria guztiarekin eta Euskal Herria menpeko izatearekin negozio egiten duten guztiak. Hori dela eta, funtsezkoa da mugimendu independentista herritar zabala osatzea: independentziaren hautua eguneroko erabakietatik elikatuko duen herritar eta talde konprometituen multzoak soilik egin diezaieke aurre lotuta eta isilik nahi gaituztenei. Sektore herritar ahalik eta gehien egiteko honi erantzunez, eztabaida eta erabakitze prozesuak bata bestearen gainean jarriz eta dinamikoki emango zaio forma independentziari eta Euskal Errepublikari.

Eta hori da ezkerreko independentismoaren proiektu politikoaren ardatza. Hobeto bizi nahi dugu, bizitza onaren zentzurik soilenean; horregatik, dena erabaki nahi dugu. Gure ingurune hurbilenetik burujabetza ariketa etengabean, ingurukoekin partekatuz, independentziaren beharra agerian jarriz, antolatuz, ezberdinen artean eztabaidatuz, indarrak bilduz eta indar horiek kalera eramanez norberak bere ekarpena egiteko aukerak badaude. Donostiako Aste Nagusiaren hasieran ere kalera aterako gara behar hau eta desio hau ozen aldarrikatzera.

Urtzi Etxeberria, Lur Gallastegi, Haizea Isasa eta Aitor Alberdi, Donostiako Sortuko kideak dira

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude