Danimarkak haztegietako 17 milioi bisoi hilko ditu, koronabirus mutatuak zabalduko dituzten beldurrez

  • Danimarkako gobernuak bertako haztegietako bisoi guztiak hiltzea erabaki du, ikerlariak ohartu direlako bisoietatik gizakietara pasatako koronabirus kasuak badirela –orain arte jakina zen gizakiek kutsatu zitzaketela bisoiak– eta bisoi-granja asko dauden Jutland eskualdean COVID-19aren birus mutatu bat agertu delako. Kezka da gizakien eta animalien arteko birus trafikoa areagotzen baldin bada ez ote den pandemiaren bertsio are larriago bat zabalduko, orain arte txertoen bilaketan egindako lana ezerezean utziko lukeena.


2020ko azaroaren 06an - 07:17
Abeltzain bat bere haztegiko bisoiekin Danimarkako bisoi-granja batean. (Argazkia: Jacob Gronholt-Pedersen)

Badira hilabete batzuk SARS-CoV-2 koronabirusa aurkitu zela ez bakarrik Danimarkako, baita Herbeheretako eta Espainiako haztegietako bisoien artean ere. Zehazki uztailean Espainiako agintariek erabaki zuten hiltzea Puebla de Valverden (Teruel, Aragoi) haztegi bateko ia 93.000 bisoi, COVID-19 testetan zenbait positibo agertu zirelako bertako langileen artean... baina baita bisoi askoren artean ere. Lehenago, maiatzean, gauza bera gertatua zen Holandan eta hemen ere 10.000 bisoi hil behar izan zituzten.

Kontua da Danimarkan, haztegiotan Europako potentzia nagusia den herrialdean, 207 bisoi-granja daudela COVID-19ak jota animalien artean hauteman dituztela SARS-CoV-2 birusaren mutazio batek eragindako bost kasu; dozena bat pertsona ere ba omen daude kutsatuta. Gehienetan bisoietara gizakiek kutsatuta iritsi da birusa, baina ikerlariak ohartu dira zenbait kasutan, lehen Herbehereetan eta orain Danimarkan ikusi den moduan, birusak alderantzizko bidea ere egin duela, bisoietatik gizakietara.

BBC-ko Ingurumen erredaktoreak idatzi duenez, "osasun publikoari dagokionez kezka handia dago ea bisoietatik gizakietara pasatako koronabirus mutatu bat gauza izango den gizakientzako garatzen ari diren txertoak indargabetzeko. Zientzialari batzuek eskatu dute erabat debekatzea bisoien hazkuntza, pandemiaren kontrako borrokan oztopo izan daitezkeelakoan".

Munduan larrugintzarako urtean 50 milioi inguru hazten dira horrelako granjetan. Baina gizakiongandik beste animalia batzuk baino askoz urrunagokoak diruditen animaliok –bisoiak, ipurtatsak, hudoak eta beste mustelidoak– aldi berean dira gizakiekin horrelako birusak errazen partekatzen dituztenetakoak. Mustelidoek egin ahal izan dute, Txinan hain ugariak diren granjetan, saguzarretatik birusa jaso eta gizakiarenganaino pasatzeko bitartekaritza.

Danimarkatik kanpo ere oihartzuna izaten hasi da bisoien kutsaketa: ostiral goizean, azaroak 6, jakin da Erresuma Batuko gobernuak  14 eguneko berrogeialdia ezarri diela Danimarkatik iritsitako bidaiari guztiei.

Albaitariak eta larrialdi zerbitzuetako langileak kutsatutako bisoi hilak eramaten Jutland eskualdeko granja batetik. (Argazkia: Ritzau Scanpix/Henning Bagger )

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude