Danbor hotsak Beskoitzeko Ikastolaren alde

  • Danborren burrunba aditu da Beskoitzeko karriketan. Hiriburu, Lekorne, Hazparne, Bardoze eta Arberoako ikastoletako ikasleek elkartasuna erakutsi diete Beskoitzeko ikaskideei danborrada zaratatsu batekin.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko azaroaren 16an - 07:39
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azken urteetan, Beskoitzeko herriko etxeak hainbat oztopo ezarri dizkio Seaskari, ikastolako ikasleek herriko kantinan bazkaltzeko, herriko gelak baliatzeko edota ikastola berriaren proiektua garatzeko. Egoera hori jasanezina bilakatu da guraso, irakasle eta ikasleentzat. Hori dela eta, ehun bat gaztetxo elkartu dira protesta egiteko, eta herriko etxearen jarrera salatzeko. Bide nabar, azaroaren 18an Beskoitzeko pilota plazatik abiatuko den manifestaldi jendetsurako deialdia luzatu dute ekimen horrekin.

 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Euskara Ipar EH-n kanalean gehiago
2026ko irailaren 28
Ana Bidart (Euskal Haziak elkartea)
“Euskaraz bizitzeko aukerak biderkatu behar dira”

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.