Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon da orduz geroztik ikastolaren eta Beskoitzeko Herriko Etxearen artean, eta ikastola bizirik mantentzeko borroka gogorra eraman du Seaskak. Albistea txalotu dute bi aldeek, gatazka gogor bati emandako aterabidetzat... [+]