Covid ziurtagiriari ez!


2021eko azaroaren 23an - 07:39
Azken eguneraketa: 08:42

Pandemia amaitua zela esan zuten berberek diote oraindik ez dela guztiz bukatu, eta neurriak hartu beharrean gaudela berriro ere. Ez adarrik jo, gaia oso serioa da eta! Pandemia kapitalaren interesen arabera kudeatzeak ondorioak ditu eta sarraskia itzela izan da.

Orain, neurri guztiak indargabetu eta bi hilabete eskasera, kontrol sozialaren aldeko apustua egin dute, legedi burgesak berak zalantzan jartzen duen neurri batekin. Badirudi birusak ez duela ekoizpen esparruan eragiten, neurri guztiak alor sozialean hartzen dira eta. Gerrikoa estutu behar da, baina beti berdinek estutzen dugu, BPGa jeistea baino okerragorik ez omen dago eta.

"Txertoa ez hartzearen arrazoi nagusiak pandemiaren kudeaketa eskasa, sinesgarritasun falta eta beldurraren zabalpena izan dira (...). Ezkutuko derrigortzea ezin da inolaz ere soluzioa izan"

Covid ziurtagiriaren kasuan kontua ez da bakarrik ez dela eraginkorra, baizik eta, gainera, ez dela bidezkoa eta oso aurrekari arriskutsua bihurtu daitekeela. Austriako astakeriaren aldean, hemengoa neurrizko eta pragmatiko gisa saldu nahi izan digute. Ezin dugu onartu pandemiaren aitzakiapean oinarrizko askatasunak urratzea, lehenago ere biltzeko edo manifestatzeko eskubideekin egin izan duten bezala. Kapitalaren modernizazioa eta langileriaren menpekotasuna handitzea beste helbururik ez duen eraso hau gelditu beharrean gaude.

Osasungintza indartu eta birusa errealki geratzeko neurriak hartu beharrean, ofentsiba farmakologiko eta autoritarioa abiatu du burgesiak, eta langileria jopuntuan jarri. Hau guztia alderdi politiko guztien aho bateko adostasunarekin. Oligarkia farmazeutikoak txertoekin egin duen kudeaketak aparteko kapitulua behar luke.

Zer egin baina? Hamaika neurri har litezke, baina adituen iritziak interes alderdikoi eta politikoei kontrajarrita noski. Doako autotest eta maskarak jartzea, aireztapen egokia bermatzeko baldintzak jartzea, eskoletako ratioak jaistea, konfinaturiko edo gaixoturiko jendeari laguntzak ematea, Covid luzearen gaineko ikerketak handitzea…

Txertoaren kontuarekin eta honen txertapen unibertsalaren garrantziaz jakitun, uste dut jende askok txertoa ez hartzearen arrazoi nagusiak pandemiaren kudeaketa eskasa, sinesgarritasun falta eta beldurraren zabalpena izan direla, hein handi batean behintzat. Ezkutuko derrigortzea ezin da inolaz ere soluzioa izan.

Epe luzera, langileriaren kontrolpean egongo den eta doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango den osagungintzaren ezarpena borrokatu behar dugu, gure beharrizanak erdigunean izango dituena eta ez kapitalaren balorizazioa.

Alderdi politikoen eta zentzu komun sasi sanitarioaren aurrean, burgesiaren ofentsiba gelditu dezagun.

 

GKSko kideek dioten bezala: 1) Farmazeutiken eta enpresari handien interesei erantzuten die. 2)Kontrol sozialerako bitartekoa da. 3)Ez da osasun arazoaren aterabide errealik planteatzen.

 

Covid ziurtagiriari ez!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Keinuak

Asmatuz gero, ziur asko, eraginkorragoa da keinu bat, hitz bat baino. Zenbat bider esan eta ezeztatu dugu mila hitzek irudi batek baino gehiago balio dutela. Barkatu, alderantziz da. Ez da bakoitzak zenbat balio duen, da zertarako. Zerbait ulertzen burua bihurritu nahi... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


Eguneraketa berriak daude