COVID-19 foku berri bat Irungo erdigunean, ostalaritzarekin lotuta

  • Ostalaritzarekin lotutako COVID-19 foku berri bat agertu da Irunen. Abuztuaren 24tik 28ra bitartean hiri horretako Gaztelumendi tabernan izan ziren pertsona guztiei PCR testak egin ditzatela eskatu diete.


2020ko irailaren 02an - 13:17
Irungo erdigunean dagoen taberna batean detektatu da COVID-19 foku berri hau.

Osakidetzak COVID-19aren agerraldi berri bat atzeman du ostalaritzarekin lotuta, kasu honetan Irunen. Asteazken honetan herriko erdiguneko Gaztelumendi tabernako bezero guztiei PCR bat egiteko eskatu die, abuztuaren 24tik 28ra bitartean edaritegi horretan izan baziren. Joan den astearen amaieratik, zonalde horretan kasuen gorakada nabarmena antzeman da: 89 kasu zazpi egunetan eta 21 kasu astearte honetan.

Egun horien artean Gaztelumendi tabernan izan zirenek hitzordua eskatu behar dute COVID-19ren testa egiteko. Osakidetzaren 900 20 30 50 telefono orokorraz gain, Irungo anbulatoriokoak (943 006 700), Dumboako osasun zentrokoak (943 006 789) eta Hondarribikoak (943 007 640) jarri dituzte herritarren zerbitzura. Osasun agintariek gogorarazi dutenez, sintomak dituzten edo ez dituzten pertsona guztiek etxean isolatuta egon behar dute, badaezpada PCRaren emaitzak ezagutu arte.

Baheketa masiboa asteazken honetan bertan hasiko da, 15:00etan, Ficobako erakustazokan. Ostegunetik aurrera probak egingo dira 08:30etik 20:30era. Baheketa horretara banaka joatea gomendatzen da, prebentzio gisa garraio kolektiboa saihestuz.

Aste honetan bertan antzeko beste kasu bat antzeman da Mungiako beste taberna bateko bezeroen artean. Lehenago, antzeko fokuak hauteman ziren Gernikako, Gasteizko edo Donostiako aisialdi-guneetan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude