Bizkaiko Correoseko langileen “prekarietate egoera” eta posta zerbitzuaren okertzea salatu dute sindikatuek

  • CCOO, ESK, UGT, LAB eta CSIF sindikatuek Bizkaiko Correosen posta zerbitzuaren kaltetzea eta zuzendaritzak ez duela neurririk hartzen salatu dute. Langileenganako "tratu txarra" eta pertsonal faltagatik sufritzen duten "lan baldintzaren okertzea" ere mahai gainean jarri dute. Mobilizazioak egiten hasi dira herritarrei egoeraren berri emateko eta kalitatezko posta zerbitzuaren alde.

Egunero milaka bidalketa banatu gabe geratzen dira Bizkaian.

2023ko martxoaren 29an - 09:51
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Correosek eskaintzen duen posta zerbitzuaren okertzea salatu dute Bizkaiko Correosen ordezkaritza duten sindikatuek: CCOO, ESK, UGT, LAB eta CSIF. Langile faltagatik, egunero milaka bidalketa banatu gabe geratzen direla, eta Correoseko zuzendaritzak egoerari aurre egiteko neurririk ez duela hartzen salatu dute.

Sindikatuen arabera, zerbitzuaren kaltetzea kontratazioan murrizketa "ikaragarria" izatea, prekarietatea "handitzea", eta egiturazko lanpostu hutsak, baja medikoak eta plantillan egunero gertatzen diren bestelako gertakizunak ez betetzearen ondorio da. Era berean, langileenganako "tratu txarra" ere salatu dute, eta pertsonal faltagatik egunero pairatzen duten "lan baldintzen okertzearen" ondorioz, estresak eta antsietateak eragindako bajak "areagotu" egin direla esan dute.

Lan arlo desberdinetako arduradunekin bilera egitea eskatu ondoren, mobilizazioak egiten hasi dira herritarrei Correosen bizi duten "prekarietate egoeraren" berri emateko. Asteartean eta asteazkenean egin dituzte mobilizazioak.

Aurreikusitako mobilizazioak

  • Martxoak 30, osteguna: 8:30etatik 9:30ak arte, Banaketa Unitatea 3-ren aurrean; Agoitz Plaza z/g (48015 Bilbo)
  • Martxoak 31, ostirala: 8:30etatik 9:30ak arte, Banaketa Unitatea 6-ren aurrean; Bailen kalea 22-bis (48003 Bilbo)
  • Apirilak 3, asteartea: 8:30etatik 9:30ak arte, Banaketa Unitatea 1-ren aurrean; Alameda Mazarredo kalea 12 (48009 Bilbo)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!