CIA

CIAren tortura programa: soka uste baino luzeagoa da

  • AEBetako Senatuaren Inteligentzia Batzordeak 100 orri baino gehiago dituen txosten bat zabaldu du, CIAk azken zazpi urteotan egindako torturen berri emanez. Bushen tortura programari buruzko informazio asko ageri da bertan, orain arte ezezaguna zena.


2014ko abenduaren 10ean - 11:51
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Abu Ghraibeko tortura irudiek munduari bira eman zioten.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

119 pertsona atxilotu ditu CIAk urteotan, eta txostenean deskribatzen dituzte erabilitako tortura teknikak. Sexualki mehatxatu izan dituzte pertsonak, eta loa eragotzi diete hainbat egunetan.

The Guardianek jaso duenez, gose-greban dauden pertsonei janaria sartzen diete ipurditik zunda bidez.

CIA eta Etxe Zuria txostenaren zatiak eta txostena bera blokeatzen saiatu direla dio The Guardianek. CIAko ordezkariak maiz mintzatu dira programa horri buruz jendaurrean, baina inoiz ez dituzte txosteneko datuak eman; 98 atxilotu dituztela esan izan dute orain arte.

Obamak herrialde “perfekturik” ez dagoela esan du, eta txosten horrek “kalte handia” egiten diola “AEBen egoerari munduaren aurrean”.

John Brennan CIAko zuzendariak, ordea, “terrorismoari aurre egiten” lagundu dutela adierazi du: “Programa horrekin lortutako jakintzak bizitzak salbatzeko balio izan digu”.

Munduan hainbat gobernuk CIAko presoak sekretupean eduki zituztela ere zabaldu da, eta beste hainbat herrialderen "erraztasunei esker" CIAk presoak torturatu zituela. The Guardianen infografia honetan urdin ilunez lehenak, eta urdin argiz bigarrenak.

 


Irakurri gehiago: CIA Nazioartea Amerika AEB Guantanamo
CIA kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.