ARGIA.eus

2021eko urtarrilaren 28a

Torturarekin bukatzeko eskatu diote hamabi Bakearen Nobel saridunek Obamari

  • CIAren galdeketetan torturekin bukatzeko eskatzen duen dokumentu bat sinatu dute hamabi Bakearen Nobel saridunek.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur
2014ko urriaren 27a

Bi eskari nagusi jasotzen ditu testuak: lehenengoa, torturaren erabilpenaren eta hedapenaren inguruko informazioa ematea eta irailaren 11ko atentatuen harira jasotako tortura kasuak biltzen dituen dokumentua publiko egitea; eta bigarrena, gatazkekin lotutako nazioarteko hitzarmenak errespetatzea (Genevako hitzarmena eta Nazio Batuen torturaren aurkakoa, besteak beste).

Lehenengo eskarian aipatzen den dokumentuan agertzen diren tortura kasuez, Nobel saridunek diote beste herrialde batzuk bultza dezaketela “bide bera jarraitzera”. Txostenean azaltzen diren ondorioek baieztatzen dute 2012an Guantanamon eta Abu Ghraiben  martxan jarritako “galdeketa metodo hobetuek” ez dutela aurrera pausorik lortu “terrorismoaren aurkako borrokan”.

Obamaren administrazioa George Bushen garaiko lege-interpretazio baten inguruan eztabaidatzen ari da. Errepublikarrak Etxe Zurian egon ziren azken legealdian erabaki zen torturaren gaineko hitzarmenek ez zutela baliorik AEBetako mugetatik kanpo. Oraino Obamak ez du gaiaren inguruan hitz egin.

Hamabi sinatzaile

The Community webguneak bultzatu du ekimena eta Bakearen bi Nobel saridunek idatzi dute testua: Hego Afrikako Desmond Tutu artzapezpikuak (Bakearen Nobel sariduna 1984an) eta José Ramos-Horta Timor Ekialdeko presidente oihak (Bakearen Nobel sariduna 1996an).

Bi horiez gain, hauek dira dokumentuaren sinatzaileak: Mohamed ElBaradei, Leymah Gbowee, Oscar Arias Sanchez, John Hume, F.W. de Klerk, Jody Williams, Carlos X. Belo, Berry Williams eta Adolfo Pérez Esquivel.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Tortura  |  AEB  |  CIA  |  Guantanamo

Tortura kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude