AEBek Txileko estatu kolpearen inguruko dokumentuak desklasifikatu dituzte

  • 1973ko estatu kolpea gertatu baino lehen Nixon garaiko AEBtako presidenteak jasotako dokumentuak argitaratu ditu Washingtonek ostiralean, Alexandria Ocasio-Cortez AEBtako Ordezkarien Etxeko kideak Txileri egindako bisita ondoren. Ocasio-Cortezek gardentasuna eskatu du, Pinocheten estatu kolpean AEBn rola zein izan zen ezagutzeko.


2023ko abuztuaren 29a - 08:24
Azken eguneraketa:09:25
Pinochet eta AEBetako Estatu Idazkari ohi Kissingerren arteko bilera. Argazkia: Ministerio de Relaciones Exteriores de Chile/CC BY 2.0
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

AEBtako Estatu Sailak Txileko estatu kolpea baino lehen Nixonek jasotako bi txosten desklasifikatu ditu, demokraten presioaren ondoren. 1973ko irailaren 8ko eta 11ko dokumentuak dira, Salvador Allende presidentea bota zuen estatu kolpea gertatu aurrekoak.

Txostenetan hainbat nazioren egoeraz jakinarazten zaio Nixoni, tartean Txile. Txileko Armadaren mugimenduak jasotzen dira, baita Unidad Popular osatzen zuten taldeen erresistentzia eta estatu kolpe militar baten aukerari buruzkoak ere.

Irailaren 8ko txostenean azaltzen da “kolpe militarra gertatu daitekeela”, Txileko Marinak hauspotuta. Marinak Armadaren eta Aireko Indarren babesa eskatzen zuten, baina hiru zerbitzuen arteko kolperik ez zen antolatu. Marinako ofizialak eskuineko talde paramilitarrekin lan egiten ari direlaren aztarnak daudela ere esaten dute. Txostenean Allendek “irtenbide bakarra politikoa” dela dio.

Irailaren 11ko txostenean, bestalde, Marinaren estatu kolpea egiteko planaren inguruan ari da, Armadaren eta Aireko Indarren babesarekin orain. Halaber, aipatu da “Sozialistek, komunistek eta muturreko ezkerrekoek ez dute atzera egingo”.

Nixonek eta CIAk babestutako estatu kolpea azkeneko txostenaren egunean gauzatu zen. Azkenean, Allendek bere buruaz beste egin zuen eta Pinocheten diktadura ezarri zen, 1990 arte. Diktaduran, CIAk onartu duen moduan, “giza eskubideen aurkako eraso sistematikoak” izan ziren. 1998an atxilotu zuten, baina epaitu baino lehenago hil zen, 2006an.


Salvador Allende kanaletik interesatuko zaizu...
Kissinger eta Pinochet: dokumentuak argitara, kolpista guztien lotsarako

Augusto Pinochet diktadoreak Txilen estatu-kolpea eman zuela mende erdia bete denean, hamaika berba entzun dira herrialdeak bizi duen zatiketaz. Hamazazpi urtetako diktaduraren errepresioa ukatzea da zenbait eskuindarren egungo arma, negazionismo gisa ulertu den diskurtsoarekin... [+]


2017-05-12 | Axier Lopez
"Diktaduraren aurka zerua ere margotuko dugu!"

Halaxe zioten Txileko Ramona Parra brigadako (BRP) kideek 1970eko hamarkadan. Pintura arma eta kalea mihise hartuta, muralgintzan lan eder bezain oparoa egin dute azken lau hamarkadetan, baita Pinocheten diktadura odoltsuaren garaietan ere.


Txile 1973-2014, harmailen memoria, gure memoria

Irailak hamaika izan ditu gaur, egun berezia Txilen. Gaur Pinochetek Txilen estatu kolpea eman zuenetik 41 urte   iragan dira. Salvador Allende erail zuten orduan, eta harekin batera herria eraikiz zihoan amets ugari lurperatu zituzten.


Cybersyn, Allendek abiarazi nahi zuen Internet sozialista

1973ko irailaren 11n Augusto Pinochet jeneralak jotako estatu kolpeak eten zuen Salvador Allende buru zuela Txileko ezkerrak abian zeraman iraultza demokratikoa.  Kolpeak hil zuen Cybersyn ere, ekonomia nazionalizatuko enpresak, langileak eta agintari politikoak... [+]


Eguneraketa berriak daude