GAL

"Felipe Gonzálezek alderdia utzi behar luke", dio Gipuzkoako PSE-EEko buruak

  • CIAko dokumentuek Felipe Gonzalez GALen sorrerarekin lotu ostean, gaiaz hitz egin du Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak Euskadi Irratian, eta adierazi du “egin zuenak ordaindu egin behar lukeela”. EH Bilduk egindako exijentziei dagokionez, “ETAren kalteekin gauza bera egitea” eskatu dio.


2020ko ekainaren 17an - 12:29
Eneko Andueza Euskadi Irratian. Argazkia: eitb.eus

Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiaren iritziz, “bada garaia PSOEk Felipe Gonzalezi nahikoa dela esateko”. Espainiako presidente ohiak alderdia utzi beharko lukeela iradoki du. Asteazken honetan Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, Gonzalezek “ez du leialtasunez jokatu” Pedro Sanchezen exekutiboarekin. Berriki argitaratu den CIAren txostena ere ekarri du gogora, Gonzalezek GAL erakunde terroristaren sorreraran izan zuen erantzukizuna azaltzeko.

Anduezak, GALen jatorriaren inguruan beste zenbait buruzagi sozialistak emandako erantzun epeletatik aldenduta, Gonzalez babestea saihestu du. “Nik politikan leialtasuna beste modu batera ulertzen dut", azpimarratu du, eta honakoa gaineratu du: “Beti kondenatzen dut. Nazkagarria da. Nire alderdiak zerikusirik izan badu, ordaindu egin behar luke. Denbora igaro ostean zerbait argitzeke badago, ongi etorria izango da. Biktimei zor diegu".

Buruzagi gipuzkoarraren arabera, presidente ohia azken aldian “ez da leiala izan Gobernuarekin eta alderdiarekin". PSOEtik kanporatzearen inguruan galdetu diotenean, Gonzalez alderdiaren izaeratik "oso urrun" dagoela erantzun du. Anduezak garbiketen aurkakoa dela aitortu du, are gehiago alderdiaren estatutuak ikusita. “Agian ez da posible kanporatzea, baina uste dut uneren batean ala bestean nahikoa dela esan beharko diogula”.

Gonzalezek GALekin duen harremana argitzeko Espainiako gorteetan agerraldia egiteko eskatu zuten EH Bilduk eta EAJk. Horri buruz galdetu diotenean, Anduezak ez du gaian gehiegi sakondu: "Gauza horiek auzitegietan argitu behar dira", esan du. Hori bai, EH Bilduri ETAren inguruan ere “exijentea izatea" eskatzeko probestu du aukera. "EH Bilduk beste agerraldi batzuk eska ditzake Legebiltzarrean. GALen inguruan ez ezik, badira aukerak”, aipatu du. Beste alderdi batzuk ETAk egin duen kaltearekin “argitasun bera izatea” gustatuko lizaiokeela adierazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: GAL
Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


Gobernura iristean tortura geldiarazteko agindu zuela dio Belloch ministro ohiak

1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]


2022-12-05 | Leire Artola Arin
Euskal herritarrak torturatzeko Espainiako Barne Ministerioaren baimena zuen Galindok, Belloch ministro ohiak aitortu duenez

Juan Alberto Belloch Espainiako Barne eta Justizia ministroa izan zen Felipe Gonzálezen agintaldiko azken urteetan. Elkarrizketa batean adierazi du Galindo "onena" zela "terrorismoaren aurkako borrokan", eta bere ideia izan zela Guardia Zibilaren... [+]


Barrionuevoren adierazpenen harira, "eragindako minak aitortzea" eskatu dio Espainiako Gobernuari Egiari Zor fundazioak

Prentsaurrekoa egin berri du Espainiako eta Frantziako Estatuen indarkeriaren biktimak biltzen dituen Egiari Zor fundazioak. GALek hildako Santi Brouarden alaba Edurne Brouardek eta Xabier Galdeanoren alaba Begoña Galdeanok egin dituzte adierazpenak. Espainiako Gobernuak... [+]


2022-11-07 | Leire Artola Arin
Erreakzio bilduma
Hautsak harrotu ditu Barrionuevoren aitortzak

Espainiako Gobernuak gerra zikina egin zuela aitortu du José Barrionuevok, Felipe Gonzálezen PSOEren gobernuan Barne ministro izan zenak (1982-1988), El País egunkariari emandako elkarrizketa batean. Zenbait agintarik eta elkartek larritzat jo dute... [+]


Eguneraketa berriak daude