Venezuelako gobernua aldatzeko Mexiko eta Kolonbiarekin elkarlanean ari direla adierazi du CIAko zuzendariak

  • CIAko zuzendari Mike Pompeok elkarrizketa batean Venezuelaz esandakoak hautsak harrotu ditu. AEBek herrialde horretan dituen interesak eta gobernu aldaketaren alde lanean ari direla azpimarratzeaz gain, Kolonbia eta Mexikorekin elkarlanean ari direla adierazi du.


2017ko abuztuaren 7an - 12:46
AEBtako presidenteak otsailean jaso zuen Lilian Tintori, Venezuelako eskuineko oposizioak nazioartean duen aurpegirik ezagunena.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

CIAko buruak ordubeteko elkarrizketa batean esandakoak harrotu ditu hautsak. Siriaz, Ekialde Hurbilaz eta Venezuelaz aritu zen, besteak beste. Hego Amerikako herrialdeaz galdetatuta ondorengoa adierazi zuen AEBetako Inteligentzia Agentziako zuzendariak: "Oso itsaropentsu gaude Venezuelan trantsizioa laster gerta daitekeelako, CIAn, gure onena jartzen ari gara hango egoera ulertarazteko [...] bide horretan azken asteotan Mexiko eta Kolonbian izan gara Venezuelako egoeraren aurrean haiek egin beharko luketenaz eztabaidatzeko". Archive.org webgunean ikus daiteke elkarrizketa osoa.

Venezuelako kantziler Samuel Moncadak salatu zituen CIAko buruzagiaren adierazpenak eta azpimarratu zuen "AEBetako gobernuak indar guztia jartzen ari da Venezuelan estatu kolpea emateko". Ondorengo egunetan Kolonbiako eta Mexikoko gobernuetako ordezkariek ukatu zuten "inolako parte-hartzerik izan dutenik ez Venezuela, ez inon".

Wikileakseko sortzaile eta eledun Julian Assangek ere eman du albistearen berri "AEBek Irak berria aurkitu dute Venezuelan" txioaren bidez.

 


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.