AEB

“Obamak gerra zikina legitimatu eta zabaldu du”


2013ko urriaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Jeremy Scahill, 'Dirty wars' argitaratutako azken liburua eskuetan duela.

AEBetako Blackwater ejertzito mertzenarioaren polemika zabaldu zuen 2008an. Orain Gerra zikinak ( Dirty wars) izenburuarekin argitaratu du liburu berria eta titulu bereko pelikula-dokumentala aurkeztu dute. Bushek hasi eta Obamak legitimatu eta zabaldu duen amaigabeko gerra ulertu nahian, azken hamarkadan inork bere gain hartzen ez dituen ekintzek kolpatutako herrialdeetan ibili eta aurpegia jarri die biktimei.

Hona hemen, euskaraz itzulita, elkarrizketa:

2008an kontatu zenuen nola funtzionatzen zuen munduko ejertzito mertzenario indartsuenak.

Blackwaterekin gerra egiteko modu berri bat sortu zen, eta Irak izan zen laborategia. Bush iritzi publikoarekin eta herrialde demokratikoekin liskarrean aritzetik libratu zuen.

Eguna joan eta eguna etorri agertzen zinen Ipar Amerikako hedabideetan.

Kongresuak ikerketa bat irekitzea erabaki zuen arte. Orduan, Blackwaterreko agintariak, Eric Prince-k…

Kristau sutsua bera.

… Ihes egin zuen AEBetatik eta Arabiar Emirerrietara. Enpresak lau aldiz aldatu du izena ordutik, azkena Academi da.

Obamarekin gauzak hobetu dira?

Gauzak okertu egin dira. Orain ikertzen ari naizen JSOC (Operazio Berezietarako Aginte Bateratua) beste piztia bat da: AEBetako armada ofiziala, indar sekretua, Kongresuak euren gaineko kontrolik ez duen eta gainera baliabide guztiak eskura dituzten hiltzaile sofistikatuak.

Nondik lortzen dute finantzazioa?

Ezkutuko aurrekontuetatik. Ehundik gora herrialdetan dabiltza hilketa selektiboak egiten, misil eta droneekin (eskifaiarik gabeko hegazkin telegidatuak) erasoak egiten, zibilen kontrako sarraskiak eragiten eta jendea bahitzen. Bushen administrazioak sortu zituen milizia hauek, baina Bakearen Nobel sariduna da indar hauek legitimatu eta zabaltzen ari dena.

Broma dirudi.

Obamak mezu garbi bat bidali dio munduari: AEBentzako lege batzuk daude eta beste guztientzako beste batzuk.

Albo-kalteekin ohitu egin gara.

Deliturik egin ez duen jendea, AEBentzako mehatxu ez dena, nola definitu jende hori? Terroristak dira? Militanteak? Susmagarriak? AEBak euren identitatea ezagutzen ez duen jendea hiltzen ari da, horietarik gehienak zibilak.

Bestaldera begiratzen dugu, baina.

Behin baino gehiagotan gertatu da, Al Kaedako kide bat hiltzeko famili guztia eta bizilagunak hiltzea.

Non daude indar berezi klandestino horiek?

Baserik handiena Afganistanen daukate eta handik bidaltzen dituzte erasoak Pakistan, Iran eta Afrikako kontinentera. Obamak ONUren aurrean egindako bere azken hitzaldian argi esan zuen ejertzitoa erabiliko zuela energia baliabideak lortzeko duen eskubidea ezartzeko.

Bai itxura kaxkarra.

Inperialismo gordin-gordina. Indar horiek AEBen aliatuak diren herrialdeetan ere egin dituzte operazioak, euren gobernuei, AEBetako enbaxadoreari edo CIAri azalpenik eman gabe.

Presidenteari konturik ematen diote?

Bai. Munduak badaki Osama Bin Laden mertzenario hauek hil zutela. Ez dakitena da, ordea, urte horretan beste milaka eraso egin zituztela, eta Etxe Zuria kazetarien kontrako gerra egiten ari dela.

Azaldu hori.

Haien iritziz, segurtasun nazionaleko ekintzez prentsara filtratzen den historia ofiziala besterik ez dute ezagutu behar kazetariek. Gaur badakigu, Bin Ladenen kontrako operazioaz zabaldutako informazioaren erdia faltsua zela.

Prentsaren informatzaileak, izenik gabeko iturriak, espioitzat jotzen dira.

Bai, Edward Snowdenen kasuan bezalaxe. Kazetarien telefonoak kontrolatuta dauzkate, iturriak zein diren ezagutu nahi baitute, eta hori antidemokratikoa da.

Terrorismoaren kontrako borrokaren barruan denak balio du.

Etxe Zuriak Anuar el Aulaki erlijio musulmaneko iparramerikarra hiltzea erabaki zuen, tripulaziorik gabeko hegazkin baten bitartez Yemenen. Ez dut eztabaidatzen terrorista zen ala ez, baina atzerabiderik gabeko puntura iritsi gara: epaiketarik gabe bere herritarrak hiltzera ailegatu den herri bat, zeinaren presidenteak enperadore papera hartu eta esan dezakeen: “Pertsona honek hil beharra dago”.

16 urteko haren semea ere hil zuten.

Lehengusu nerabeekin jatetxe batean bazkaltzen ari zirela. Denak hil zituzten.

Eta zer diote iparramerikarrek?

Kiroletako ospakizun bat dirudi: denak balio du terrorismoaren kontrako gerra honetan. Ikusi besterik ez dago nola ospatu zen Bin Laden hil zuteneko eguna. Kargua hartu eta hiru egunera, Obamak agindu zuen zibilak hiltzea ekarri zuen eraso bat.

Ezkontzak eta hiletak bonbardatu dituzte.

Double taps deritzona egiten dute: helburu bat bonbardatu, eta larrialdietarako laguntza iristen denean berriz bonbardatzen dute, zaurituak laguntzera joaten direnak ere terroristatzat jotzen dituztelako. Hileta eta ezkontzekin ere berdina egiten dute, ez dute inor bizirik uzten.

Prebentzio gerra deitzen diote.

Buelta ekarriko du honek. Terrorismoarekin indartzen ari dira terrorismoa… nola deitu behar diogu bestela?

 

Estreinatuko den film-dokumentalaren trailerra:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


Yale: prestigioa esklaboen truke

Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte... [+]


Ia denak du prezioa

Filadelfia (AEB), 1838ko uztailaren 11. John Wanamaker jaio zen, gerora marketinaren alorrean eragin handia izango zuen enpresaria. Koinatuarekin batera hasi zen merkataritza eremuan lanean, 22 urte zituela. Biek denda bat ireki zuten orduan; eta negozioa pixkanaka hazten joan... [+]


Eguneraketa berriak daude