CETA pil-pilean eskuartean dugun Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Merkataritza Askeko Hitzarmena dugu eta entzunagoa den TTIP hitzarmenaren atzeko ate bezala definitu izan da. TTIP (Europar Batasuna eta AEBen arteko hitzarmena) izoztua dagoela helarazi digute komunikabideen gehiengoak eta hori aprobetxatuz, TTIPk eginiko gardentasunik gabeko bidea baino gardentasun eskasagoa izan duen CETA ari zaizkigu inposatzen.
Hitzarmen honetaz, zer esan handia izan dute gure hainbat adiskide kanadarrek zeren NAFTAren (25. urteurrena duen Mexiko, AEB eta Kanadaren arteko Merkataritza Askeko Hitzarmena) esperientzia lazgarria dute. Esate baterako, Nazio Batuen Erakundean egona den MaudeBarlow kanadarrak azpimarratzen dituen hainbat puntutatik pare bat aipatuko ditugu. Batetik, familien zorrak maila historikoetara igoak direla eta bestetik, enpresa handien irabaziak, beren zuzendarien soldaten antzera, igoera izugarriak izan dituztela dio. Noski, kontutan hartuta familien diru sarrerak ez direla igo.
Honi lotuz, CEOEk, Espainiako Azterlan Ekonomikoen Institutuak eta Merkataritza Ganbarak 2015eko urrian kaleratu zuten TTIPren txostenean, kontsumo pribatua urtean % 0,98 igoko litzatekeela eta langileen soldata berriz, % 0,72 eskas dio. TTIPri buruzko txostena izan arren, CETArako ere baliagarri zaigu zeren azken finean NAFTArekin lotuak dira AEBak eta Kanada, eta nahikoa du AEBko enpresa batek Kanadan bulego bat izatea TTIPrekin dituzten helburuak lortzeko. Beraz, azterlan honen arabera, Kanadan gertatu denaren antzera zorpetzea ekarriko liguke hitzarmenak.Gehigarri, txostenak nekazaritzak okerrera joko duela dio; NAFTArekin ere okerrera jo zuen eta argi dago CETArekin ere kalte izugarriak jasango lituzkeela.
Etxera hurbilduz, errealitateko egoera aztertzen jarriz, soldata jaitsierak dagoeneko pairatzen ditugula azpimarratu beharra dago eta aipaturiko zifrak okerrera jo dezakete. Argi esan izan da materia ez dela sortzen edo deuseztatzen, transformatu baizik eta beraz, enpresa handiek sarrera ekonomikoak igotzeko, herritarrok sarreren jaitsiera izan behar dugu. Ikusi besterik ez da Elkartzenek pobreziaren igoerarekin lotuz azkenik kaleratu duen txostenean idatzirikoa: 8 lagunek 3.600 milioi pertsonek adina aberastasun pilatzen dutela, alegia, munduko biztanleria osoaren erdiak adina, 2010 urtean kopuru hori bereganatzen zutenak 388 pertsona ziren bitartean. Gainera, pobreziaren kalteak herritar ugarik pairatu arren, emakumeak dira gehien jasan behar dutenak. Bada, CETA enpresa multinazionalentzat alfonbra gorria da eta inongo trabarik gabe nahi dutena egiteko bidea irekitzen zaie, non, pobreziak igoera galanta izango lukeen.
Esaterako, Kanadako Edgewater enpresak arbitraje-epaimahai pribatuengana jotzea mehatxatu zion Espainiako Gobernuari 2015ean.Badirudi, Galizian urrearen mehatze batean tirabirak izan zituela enpresak eta gaia oraindik airean izanik, CETAk izugarrizko erraztasunak ezarriko lizkiokeela gobernuak milioika eurotako kalte-ordainak emateko. Hau da, enpresa multinazionalari mehatzeko ustiapenean gauzak berak nahi dituen bezala irten ez zaizkiolako, herritarrok geure poltsikotik dirua eman beharko genioke.
Kanadak zein EBko hainbat gobernuk (Espainia izanik zerrendako buru), aipaturikoaren antzeko epaimahai pribatu ugari dituzte mahai gainean, non, batzuk galduak dituzten (Kanadaren kasuan, dagoeneko 117,5 milioi dolar ordaindu behar izan dizkie enpresa erraldoiei). Herrialde zein nazioarteko epaimahaien gainetik ezarri nahi dituzte epaimahai pribatu hauek (lehen ISDS eta orain ICS deiturikoak), zeintzuek giza eskubideak zein ekologia basatiki zanpatuko lituzketen.
Egoera honen aurrean, ezin diegu utzi herritarroi txotxongilo bezala erabiltzen eta sokak apurtu behar ditugu. CETA bera, nahiz eta Europako Parlamentuan onartua izan eta behin-behinekotasunean martxan egon, oraindik Europako nazio zein hainbat herrialdetako Parlamentuetan onartua izan behar du. Beraz, gera dezakegu eta honela, ez utzi gutxi batzuei gehiengoaren kaltetan nahi dutena egiten. Espainiako Kongresuan bozkatzear da CETA eta erantzun beharra dago. Horretarako, datorren ekainaren 3an Donostian goizeko 13:00etan Gipuzkoa Plazan burutuko dugun elkarretaratzean, Bilbon goizeko 12:30ean Bihotz Sakratutik abiatuz gauzatuko duten kalejiran, zein egon daitezkeenbeste hainbat mobilizazioetan batu behar dugu Euskal Herrian ditugun eta kongresuan dauden alderdi politikoei argi eta garbi CETAriezezkoa bozkatzeko exijituz.
*Sinatzaileak TTIP/CETA kanpainako kideak dira
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]